14:26

kultura

Euskera

Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak Xabier Lete Beka sortu dute, euskarazko literatura sustatzeko

eitb media

70.000 euroko beka emango zaie euskaraz idazten duten idazleei, eta, horri esker, urtebetez aritu ahal izango dira beren literatur proiektuan.

  • Xabier Lete Bekaren aurkezpena. Argazkia: Irekia

    Xabier Lete Bekaren aurkezpena. Argazkia: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Silvia Churruca BBVA Fundazioko Erakunde Harremanetarako zuzendariak euskarazko literatur lanak sustatuko dituen Xabier Lete Beka sortzeko lankidetza-hitzarmena aurkeztu dute.

Lankidetza horri esker, 70.000 euro emango zaizkie idazleei, urtebetez beren euskarazko literatur proiektuan buru-belarri aritu ahal izateko. Sendotze prozesuan dauden egileei zuzenduta daude bekak, literatur talentua garatzea errazteko eta ibilbidean aurrera egiten laguntzeko.

Talentu sortzailea babesteko, irakurketa sustatzeko eta euskarazko edukiak sortzeko konpromisoaren emaitza da bi erakundeen proiektua.

Bekaren helburua da egileei anbizio handiko edo konplexutasun handiko proiektu bati ekiteko baldintzak ematea, bekaren indarraldian zehar.

Sendotze prozesuan dauden idazleei urtero ematen zaien beka da, euskarazko eleberri original bat sortzeko. "Sendotze prozesuan" daudela esateko, egileak gutxienez eleberri bat izan beharko du euskaraz argitaratuta eta merkaturatuta.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena