kultura
ZINEMA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
'We Are One: a Global Film Festival'en parte izango dira, YouTubek larrialdiko irtenbide gisa antolatu duen ekitaldi birtuala koronabirusaren pandemia dela eta.
Zinemaldiko kartelen irudia. Argazkia: EFE
Munduko zinema jaialdi garrantzitsu eta entzutetsuenak, Cannesekoa, Veneziako Mostra eta Donostiakoa, besteak beste, 'We Are One: a Global Film Festival'en parte izango dira, YouTubek larrialdiko irtenbide gisa antolatu duen ekitaldi birtuala koronabirusaren pandemia dela eta.
Maiatzaren 29tik aurrera eta hamar egunez, ekimen digital honek doan eskainiko die mundu osoko ikusleei Annecy, Berlin, Cannes, Guadalajara, Jerusalem, Karlovy Vary, Locarno, Londres, Macao, Marrakech, Mumbai, New York, Donostia, Sarajevo, Sundance, Sydney, Tokio, Toronto, Tribeca eta Veneziako zinema jaialdiek aukeratutako programazioa.
Youtube eta Tribeca Enterprises, Tribecako Zinemaldiaren atzean dagoen erakundea, 'We Are One: a Global Film Festival' jaialdiko arduradun nagusiak dira, Osasunaren Mundu Erakundearentzat (OME) eta koronabirusaren aurkako borrokan parte hartzen duten beste erakunde batzuentzat dirua bilduko duena.
"Mundu guztiak bere burua sendatu behar du une honetan", adierazi du Jane Rosenthal Tribeca Enterpriseseko sortzaile eta zuzendari exekutiboak.
Robert Kyncl YouTubeko zuzendari komertzialak, berriz, "inoiz egin gabeko" ekitaldi bat izango dela hau nabarmendu du.
"Harro gaude mundu osoko zinema zaleentzat doakoa den eduki zoragarri honen anfitrioiak izateagatik", gaineratu du.
Cannesko jaialdiko ordezkariak ere pozik agertu dira, koronabirusaren krisi globalaren eragina jasan duen zinemaldi ugarietako bat baita.
"Harro gaude beste jaialdi batzuekin bat egiteaz, fokua aparteko film eta talentuetan jartzeko, publikoari aukera emanez mundu osoko istorioak kontatzeko moduak eta jaialdi bakoitzaren izaera artistikoa esperimentatzeko", ziurtatu dute Pierre Lescurek eta Thierry Fremauxek, Cannesko presidente eta zuzendariak, hurrenez hurren.
Pandemia dela eta, ia planeta osoko zinema-aretoak itxi behar izan dituzte, eta industriarentzat ondorio suntsitzaileak izan dituzte. Horrez gain, pantaila handiaren nazioarteko zirkuituko zinemaldi garrantzitsuenak soken kontra jarri dituzte, eta orain aukera asko dituzte bertan behera uzteko edo azkartzeko.
Esaterako, Veneziako Mostrak, oraingoz, irailean egiteko asmoari eusten dio.
Baina Cannesek maiatzean garatu beharko zuen aurtengo ekitaldia behin baino gehiagotan atzeratu du, eta ekainean edo uztailean ere ez da egingo gutxienez.
Nazioarteko zinema-jaialdi garrantzitsuenek YouTuberekin bat egin dute maiatzaren 29an hasiko den #WeAreOne: A Global Film Festival iragartzeko@Tribeca Enterprises konpainiak antolatu jaialdi digitalak 10 egun iraungo ditu
— Festival de San Sebastián (@sansebastianfes) April 27, 2020
¿¿ Irabaziak COVID-19ari @WHO https://t.co/rY1CTJRyCy pic.twitter.com/uaAFyHPFa0
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa