12:02

Musika

Uztailak 23-28

Donostiako Jazzaldiak William Parker kontrabaxu-jotzailea sarituko du

N. V. | EITB Media

Sei egunean, jazz jaialdiak 76 kontzertu eskainiko ditu 12 agertokitan, horietako 41 doakoak. Besteak beste, Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Iñaki Salvador, Rufus Wainwright, Izaro, Chill Mafia eta Sílvia Pérez Cruz arituko dira.

  • William Parkerrek hiru kontzertu eskainiko ditu Donostiako Jazzaldian

    William Parkerrek hiru kontzertu eskainiko ditu Donostiako Jazzaldian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Jazzaldiaren 59. edizioak Jazzaldiak 76 kontzertu aurkeztu ditu, sei eguneko programazioa betetzeko. 12 agertokitan entzungo da musika uztailaren 23tik 28ra, eta emanaldi horietatik 41 doakoak izango dira, 26 tokiko taldeenak, 5 familiei zuzenduak Txikijazzaren hamabigarren edizioaren barruan, 8 Zurriola hondartzan -Keler Gunea-, 23 Kursaaleko terrazetan -Frigo Gunea eta Fnac Gunea-, 5 Chillida Lekun, bat Irungo Junkal plazatxoan eta beste bat María Cristina hotelean.

Kontzertu horietan, denetariko artistak arituko dira, nola jazz mundukoak hala bestelakoak: Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Potter-Mehldau-Patitucci-Blake laukotea, Scofield-Holland Duo, Iñaki Salvador, Marisa Monte, Rufus Wainwright, Sílvia Pérez Cruz, Larkin Poe, North Mississippi Allstars, Izaro, Shinova, El Columpio Asesino, Les Amazones d'Afrique, Merina Gris, Chill Mafia…

Donostiako Jazzaldia saria

Donostiako Jazzaldia saria William Parker newyorktar kontrabaxu-jotzaileak jasoko du, "jazzari eskainitako bere ibilbideagatik eta artisten belaunaldi baten baino gehiagoren erreferentea izateagatik".

Parkerrek hiru kontzertu eskainiko ditu Jazzaldiaren edizio honetan, hiru agertokitan eta talde desberdinekin, duoan, hirukotean eta laukotean. Kontzertu hauetarako sarrerak, banaka ez ezik, batera ere eros daitezke William Parker abonuaren bidez, % 15eko deskontuarekin.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena