11:45

Musika

Kontzertua

Willis Drummondek zuzeneko diskoa grabatuko du larunbatean, Donostian

eitb.eus

Hirukoteak Intxaurrondo Kultur Etxean emango duen zuzenekoa bilduko du, CD eta DVD formatuetan kaleratzeko.

  • Willis Drummond

    Willis Drummond

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Willis Drummond taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 13an, larunbatarekin, Donostian, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Bost disko kaleratu dituen hirukoteak Gure Tokiak Tour bira egin eta gero hartu zuen lana grabatzeko erabakia, bere ibilbidean garrantzi berezia izan duten hainbat tokitan kontzertuak eskaini ondoren. Hirukote formatuan eskaintzen ari direna bildu nahi dute disko horretan.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroko prezioan.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena