Euskara

1 / 30 Hurrengoa
Nafarroako hegoaldean euskararen aldeko sareak ehuntzeko jaio da Erriberan Euskaraz ekimena

Nafarroako hegoaldean euskararen aldeko sareak ehuntzeko jaio da Erriberan Euskaraz ekimena

Lehen erronka nagusia maiatzaren 17an izango dute, Arguedasen Erriberako euskararen eguna ospatuko baitute, adin guztietako pertsonei zuzendutako egitarau zabal eta anitz batekin.

700 ikasle inguru daude Argentinako euskal etxeetan euskara ikasten

700 ikasle inguru daude Argentinako euskal etxeetan euskara ikasten

Euskara ikasle gehienek euskal arbasoak badituzte ere, beste argentinar asko gure hizkuntzarekin loturarik izan gabe hasten dira euskaltegian. Helduentzako euskara ikastaroak Argentinako 30 euskal etxetan eskaintzen dituzte, eta bi unibertsitateetan ere.

Arriolak (Kutxabank) uste du euskara oztopoa dela atzerriko talentua erakartzeko

Arriolak (Kutxabank) uste du euskara "oztopoa" dela atzerriko talentua erakartzeko

EH Bilduk eta Kontseiluak errefusatu egin dituzte Arriolaren adierazpenak eta zuzenketa eskatu dute. Euskadiko PP, bestalde, "pozik" agertu da Kutxabankeko presidentea PPk esaten duen hori bera esatera "ausartu" delako.
Euskara ''oztopoa'' da Euskadira talentua erakartzeko, Kutxabankeko presidentearen arabera

Euskara ''oztopoa'' da Euskadira talentua erakartzeko, Kutxabankeko presidentearen arabera

Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak ingelesezko hezkuntza gehiago eskatu du, atzerriko talentua erakartzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioaren euskalduntzean atzerapausoak eman dituela salatu dute

Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioaren euskalduntzean "atzerapausoak" eman dituela salatu dute

ELAk, LABek eta Euskalgintzaren Kontseiluak salatu dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak lan eskaintza publikoetan eskainiko dituen lanpostuen erdiak "euskaraz lan egiteko gai ez diren" pertsonek bete ahal izango dituzte.
AskHezi, euskarazko diktaketa-sistema berria dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako

AskHezi, euskarazko diktaketa-sistema berria dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako

Duela hiru urte abiatutako proiektuaren sustatzaileak pozik agertu dira lortutako emaitzarekin, baina ohartarazi dute tresna erabiltzaileengana iristeko azken urratsa falta dela, teknologia horrek "ordenagailu ahaltsuak" behar izaten dituelako.
Ligetx koblakariak pastoralaren testua, zubereraz eta batuan

"Ligetx koblakariak" pastoralaren testua, zubereraz eta batuan

Ligetx koblakariak 2024ko uztailaren 28an eta abuztuaren 3an antzeztu zuten Gamere-Zihigako herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen.
Asensio: ''Zenbait lanpostu publikok gizartearekin harremanik ez izan arren, euskara eskakizun handia dute''

Asensio: ''Zenbait lanpostu publikok gizartearekin harremanik ez izan arren, euskara eskakizun handia dute''

Administrazio publikoko euskara eskakizunen inguruko "gogoeta zintzoa" egitea eskatu Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasuneko diputatuak eta PSE-EEren Gipuzkoako buruak. "PSE-EE euskararen erabilera bultzatzearen alde dago, baina eskakizunak beste gauza bat dira", esan du.

Abian da belarriprestek eta ahobiziek Euskaraldian izena emateko epea

Abian da belarriprestek eta ahobiziek Euskaraldian izena emateko epea

Erakundeetako ordezkariekin batera Gasteizen egindako ekitaldi batekin abiatu dute izena emateko epea. Maiatzaren 15etik 25era bitartean txapa paparrean jantzita ibiliko dira Euskal Herri osoko milaka eta milaka lagun.
Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko 102 plaza gehiago eskainiko dituzte hiru urteko epean

Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko 102 plaza gehiago eskainiko dituzte hiru urteko epean

Plaza berriak Mendebaldean, Printzearen Harresi eskolan eta Donibanen kartzela zaharreko orubean eraikiko den zentroan banatuko dira. Udal gobernuak eta PSNk adostu dute neurria; UPN eta PP, berriz, aurka agertu dira.
'Señeak Bizkaia Rock Kanpusa' jaio da, gazteen talentu musikala bultzatzeko

'Señeak Bizkaia Rock Kanpusa' jaio da, gazteen talentu musikala bultzatzeko

Kanpusa doakoa da, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, eta 14 eta 17 urte bitarteko Bizkaiko gazteei zuzenduta dago. Aukeratutako 20 ikasleek lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera izango dute apirilaren 21etik 26ra, Lauaxeta ikastolan.

EITBk eta Euskaltzaindiak bien arteko lankidetza indartzeko 2025-2028 aldirako hitzarmena sinatu dute

EITBk eta Euskaltzaindiak bien arteko lankidetza indartzeko 2025-2028 aldirako hitzarmena sinatu dute

Hitzarmenaren bidez, EITB eta Euskaltzaindia elkarlanari lotuko zaizkio, euskararen eredu estandarra zabaldu eta gizarteratzeko, euskararen lantze funtzionala indartzeko, euskara hedabideetan normalizatzen aurrera egiteko, eta euskalkien eta hizkeren aberastasuna zaintzeko.
Ramon Agirre: ''Euskal zinemak diskriminazio positiboa behar du, konplexurik gabea''

Ramon Agirre: ''Euskal zinemak diskriminazio positiboa behar du, konplexurik gabea''

Argi du Ramon Agirre aktoreak euskal zinema euskaraz egindakoa dela, eta loraldiaz hitz egiten denean, erratuta gabiltzala. Erakundeek bultzatu behar dute, eta zinemaren institutu batek urteko produkzio kopuru bat adostu beharko luke. Lanean euskarari ematen dio lehentasuna.

''Chiloé irlan Idiazabal gazta egiten zuen gizon bat topatu genuen''

''Chiloé irlan Idiazabal gazta egiten zuen gizon bat topatu genuen''

Iñaki Goikoetxeak master amaierako lana abentura bilakatu zuen. Hego Amerikara egindako bidaian "Hemen Gaude" proiektua sortu zuen, 7 hilabetez. Hego Amerikan euskara eta euskal kulturarekin lotura zuen guztia bisitatzea zuen helburu.

Sindikatuek elkarretaratzea egin dute, ''EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita'' lelopean

Sindikatuek elkarretaratzea egin dute, ''EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita'' lelopean

EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan euskararen ezagutzaren eskakizunak betetzeko deia egin dute EITBren Bilboko egoitza atarian bildutakoek.

Eusko Ikaskuntzak marka eta egoitza erabiltzea debekatu dio Iparraldeko egiturari, irregulartasunak tarteko

Eusko Ikaskuntzak marka eta egoitza erabiltzea debekatu dio Iparraldeko egiturari, irregulartasunak tarteko

Iparraldeko Administrazio Kontseiluko kideen artean tirabirak izan dira azken hilabeteetan, eta, irregulartasunak argitu eta egoera bideratu bitartean, Baionako egoitza erabiltzea eta Eusko Ikaskuntzaren marka erabiltzea galarazi diete.
AEK-k 40 urte bete ditu Nafarroako Pirinioetan

AEK-k 40 urte bete ditu Nafarroako Pirinioetan

Pirinioetan euskara berreskuratzeko euskaltegiek eginiko lana funtsezkoa izan da. AEK-k 40 bete ditu Nafarroako mendialde horretan. Gau-eskolen lekukotza hartu eta helduei euskara irakasten hasi ziren 80ko hamarkadan. Egun, 160 ikasle daude 16 taldetan banatuta. 

Euskaraldia, entitateetan euskararen erabilera areagotzeko tresna ezinhobea

Euskaraldia, entitateetan euskararen erabilera areagotzeko "tresna ezinhobea"

Euskaraldian parte hartu nahi duten entitateek izena eman dezakete dagoeneko. Hizkuntza ohiturak euskarara ekartzeko ariketa sozialaren 4. ekitaldian "oinarrizko egitekoak" izango dituzte entitate guztiek, baina, baita bestelako pausoak emateko aukera ere, hala erabakitzen dutenek.
EH Bildu: ''Euskorpus akats estrategikoa da, ez dituelako kontuan hartu hizkuntza teknologiako eragileak''

EH Bildu: ''Euskorpus akats estrategikoa da, ez dituelako kontuan hartu hizkuntza teknologiako eragileak''

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak Euskorpora elkartetik kanpo utzi ditu, besteak beste, EHUren HITZ zentroa edota Langunea enpresa pribatua. "Kasurik onenean, jakineza erakusten du, eta okerrenean, gauzak bezerokeriaz egin dituztela", salatu du.

Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingo lan eskaintza publiko bateratua egingo dute

Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingo lan eskaintza publiko bateratua egingo dute

Hautaketa prozesuan bereziki baloratuko dira herria ezagutzea eta euskara. "Esperientziak erakutsi du Arkautiko prozesuen bidez aukeratutako udaltzainek, askotan, berehala uko egiten diotela lanpostuari beste herri edo hiriburuetara joateko", gogorarazi dute alkateek.
Euskorpus: Adimen artifizialari euskara irakastea, mundu digitaletik desagertu ez dadin

Euskorpus: Adimen artifizialari euskara irakastea, mundu digitaletik desagertu ez dadin

Proiektuaren helburua da aplikazio eta laguntzaile digitalek erabiltzaileekin euskaraz elkarreragin ahal izatea. Horretarako, 5,5 milioi euroko laguntza emango du Eusko Jaurlaritzak.

''Hitanoaren egoera ez da oso ona baina badaude itxaropenerako arrazoiak''

''Hitanoaren egoera ez da oso ona baina badaude itxaropenerako arrazoiak''

Askorentzat arrotz, beste askorentzat hizkera naturala eta egunerokoa. Hitanoa galtzen ari den arren, zorionez, Euskal Herriko herri askotan erabiltzen da, tartean, Azkoitian edo Oñatin.

''75 legebiltzarkideetatik 65 euskaldunak dira; argazki polita da hori''

''75 legebiltzarkideetatik 65 euskaldunak dira; argazki polita da hori''

13 lagunek osatzen dute gaur egun Eusko Legebiltzarreko itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen lantaldea. Zuzeneko itzulpenak egiteaz gain, bertan aurkezten diren dokumentuak itzultzen eta zuzentzen dituzte.

Behatokiak salatu du Decathlonek kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak eta araudia urratzen jarraitzen duela 

Behatokiak salatu du Decathlonek kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak eta araudia urratzen jarraitzen duela 

Herritarren hainbat kexaren arabera, "enpresak ez du bermatzen euskararen presentzia bere dendetako seinaleztapenean, informazio idatzietan zein bestelako zerbitzuetan".
EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu Udaltzaingoko euskararen epaiari Donostiako Udalak jarritako helegitea

EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu Udaltzaingoko euskararen epaiari Donostiako Udalak jarritako helegitea

Kasazio-errekurtso hori izapidetzeko ez onartzeak, de facto, irmo bihurtzen du Donostiako Udaltzaingoaren Prebentzio Iraunkorreko Unitatean bi lanpostu horien deialdia baliogabetu zuen ebazpena, euskarazko B2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea baldintza gisa jartzea gaitzetsi zuena.
16 urtetik beherako haur eta gaztetxoei xaxatzaile izateko eskatu die Euskaraldiak

16 urtetik beherako haur eta gaztetxoei "xaxatzaile" izateko eskatu die Euskaraldiak

'Xaxatzaile' proposamenak haur eta gaztetxoak "informatzea, prestatzea eta ahalduntzea" du helburu euskararen eragile aktibo izan daitezen euren gertukoen artean. Horretarako Euskaraldiak proposamen didaktikoak prestatu ditu Ikastolen Elkartearekin batera.
Maiatzaren 10ean Nafarroako zubietan euskara aldarrikatzera deitu du Sorionekuak ekimenak

Maiatzaren 10ean Nafarroako zubietan euskara aldarrikatzera deitu du Sorionekuak ekimenak

Euskararen aldeko zubiak eraikitzeko konpromisoa hartu dute antolatzaileek. Halere, horien ustez, "alderdi politikoek, sindikatuek eta gainerako eragileek dute bide horretan urratsak emateko ardura".
Ardatz Atlantikoa indartzea eskatu dio lehendakariak Europako Kontseiluaren presidenteari

Ardatz Atlantikoa indartzea eskatu dio lehendakariak Europako Kontseiluaren presidenteari

Apostolos Tzitzikostas Garraio komisarioarekin eta Teresa Ribera Europako Batzordeko presidenteordearekin ere bildu da lehendakaria. Besteak beste, Hendaia eta Akize artean abiadura handiko trena bultzatzeko bilera antolatzeko konpromisoa hartu du.

''Gaua'', Paul Urkijoren film berriaren lehen irudiak

''Gaua'', Paul Urkijoren film berriaren lehen irudiak

Arabar zuzendaria bere hirugarren film luzea errodatzen hasi da, euskaraz. Zazpi astez izango dira lan horretan, Euskal Herriko hainbat tokitan, eta gaurkoan Elorrion izan dira. XVII. mendean girotuta dago pelikula eta euskal mitologia izango du ardatz.

Bortzirietako 70eko eta 80ko hamarkadako euskararen biziberritzeaz dokumentala

Bortzirietako 70eko eta 80ko hamarkadako euskararen biziberritzeaz dokumentala

"Gogoa pauso, pausoa bide" dokumentalaz mintzatu gara "Faktoria"n.
'''Bizkarsoro'k nire oroitzapenak ekartzen zizkidan burura''

'''Bizkarsoro'k nire oroitzapenak ekartzen zizkidan burura''

Kontxi Errok euskara etxean jaso zuen eta bertan bakarrik hitz egiten zuen. Gaztelania behartuta ikasi zuen kalean eta eskolan hizkuntza hori hitz egiten zelako. Euskararen bilakaera bizi izan du Kontxik eta hortaz mintzatu da gaur.

AArekin sortutako Pello Zabalaren ahotsa, gidoia, kantuak  eta adimen artifizialaz egindako beste lan batzuk

AArekin sortutako Pello Zabalaren ahotsa, gidoia, kantuak eta adimen artifizialaz egindako beste lan batzuk

Mementum Tech Entertainment enpresak adimen artifiziala baliatzen du bere sorkuntzan lagungarri. EITBko Data, AA eta Berrikuntza zuzendariak eta EITB Labeko lankideak kontatu digute fizkiozko audio bat prest dela. Partiduen laburpenak egiten, errutuluak jartzen etab.etan frogak egiten ari dira.
Malkoak eta barreak, aste honetan ''Mihiluze''n

Malkoak eta barreak, aste honetan ''Mihiluze''n

Aste gorabeheratsua izan dute lehiakideek "Mihiluze"n. Serio jarri dira, triste urduri… Baina, zorionez, saioan beti egiten diete aurre egoera horiei. Gainera, publiko itzela izan dute, animoak ematen baitizkie.

Bizkaiko Foru Aldundiko langileek elkarretaratzea egin dute epai euskarafoboen kontra

Bizkaiko Foru Aldundiko langileek elkarretaratzea egin dute epai euskarafoboen kontra

Bizkaiko Foru Aldundiak helegitea aurkeztuko du euskaldunen hizkuntza eskubidea bermatzeko, 77 lanposturen adjudikazioa baliogabetu duen epaiaren kontra. Bilbon euskararen aldeko elkarretaratzea egin dute Foru aldundiko langileek, Euskalgintzaren Kontseiluak, LAB eta ELA sindikatuek deituta. 

Ajoarriero, sueztitu, reggaeton… ziento bat hitz gehiago Euskaltzaindiaren Hiztegian

"Ajoarriero", "sueztitu", "reggaeton"… "ziento bat" hitz gehiago Euskaltzaindiaren Hiztegian

Azken sei hilabeteotan, 795 forma berri jaso eta 1.515 zuzendu eta osatu ditu Akademiak bere hiztegian, tartean "ziento bat". 51.407 forma jasotzen ditu, hortaz, Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' omendu dute, eta Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskatu

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' omendu dute, eta Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskatu

Urtarrilaren 14an 13 urte beteko dira idazle, hizkuntzalari eta politikari donostiarra hil zela, eta, urtero legez, urteurrenetik gertu, dozenaka senide eta lagun bildu dira Antigua auzoan hura oroitu eta omentzeko. Jakes Laffite idazleak Txillardegi oroituz pastoral amaitu berriaz hitz egin du.

Bilboko epaile dekanoak ukatu egin du auzitegietan euskara erasotzen ari direla

Bilboko epaile dekanoak ukatu egin du auzitegietan euskara erasotzen ari direla

Hizkuntzarekiko "oso jarrera irekia" dutela adierazi du, eta pare bat oztopo gainditzen dituztenean, 2025ean epaiketa batzuk "euskara hutsean" egin ahal izango dituztela.
Milaka lagunek bisitatu dute Nafarroako Museoa Irulegiko eskua ikusgai dagoenetik

Milaka lagunek bisitatu dute Nafarroako Museoa Irulegiko eskua ikusgai dagoenetik

Irulegiko eskuaren aurkikuntza historikoa izan zen duela bi urte. Duela hiru astetik Nafarroako Museoan dago ikusgai, Loizuko gizonarekin batera, eta ordutik biderkatu egin dira bisitak. 4.500 lagun igaro dira jada Iruñeko alde zaharrean dagoen museotik. Doakoa da bisita.

''Mihiluze''n beti laguntzeko, ''adarra jotzeko'' eta festarako prest daude!

''Mihiluze''n beti laguntzeko, ''adarra jotzeko'' eta festarako prest daude!

2025. urtea ezin hobeto hasi dute "Mihiluze"ko lagunek. Antton lehiakideei portuges irakasteko prest azaldu da, eta erakustaldi bikaina egin digu platoan. Pello lehiakideak, bestalde, saioan irabazitako dirua familiarekin bidaia bat egiteko erabiliko lukeela azaldu du. Hori bai eskuzabala!

Bizkaiko Aldundirako azterketa bat errepikatzea agindu du Auzitegiak, euskara eskakizuna gehiegizkoa delakoan

Bizkaiko Aldundirako azterketa bat errepikatzea agindu du Auzitegiak, euskara eskakizuna gehiegizkoa delakoan

Aldaketarik ezean, berriz egin beharko litzateke azterketa. Aldundiak dagoeneko baieztatu du kasazio helegitea aurkeztuko duela.
1 / 30 Hurrengoa

  • Ibilaldia 2023

    Ibilaldia 2023

    Bizkaiko ikastolen jaiari buruzko albiste guztiak eitb.eus-en

  • Euskaraldia

    Euskaraldia

    Euskara erabiltzea sustatzeko kanpainaren azken ordukoa.

  • 3 kluba

    3 kluba

    3 Ene Kantak, Go!azen, 3txulo eta 3zpa4 saioetako bideoak eta bideoklipak, eitb.eus-en ikusgai zuretzat!

  • 3 kluba Youtube-n

    3 kluba Youtube-n

    Go!azen, 3 Ene Kantak, Hardball, marrazki bizidunak, 3txulo eta 3zpa4 saioetako edukiak Youtube-n

  • EuskarAbentura

    EuskarAbentura

    Gazte euskaldunentzako kultur espedizioaren jarraipena, eitb.eus-en.

Euskara Euskararen Txantxangorria ekimen berria euskara… Euskara

Bisitatuena

1
 
kargatzen