Senpereko lakuan biltzen den dirua Beskoitzen (Lapurdi) 10 urtez barrakoietan izan diren haurrak hartzeko ikastola berri bat egiteko erabiliko da. Besteak beste, Esne Beltza, Neomak, Bele, Nogen eta Eire taldeen musikaz gozatu ahalko da.
Gaur aurkeztu dituzte aurtengo Herri Urrats 2024 festaren abestia eta bideoklipa. Soinu elektronikoz betetako abestia sortu du Neomak taldeak. Ortzadarra lelopean, maiatzaren 12an izango da jaia eta jasotako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango da.
Donibane Lohizuneko zinema-aretora bertaratutako lagunek primizian eta egun bat lehenago ikusi zuten 'Go!azen 10' telesailaren denboraldiko azken atala. Han izan ziren aktoreak, eta bildutako dirua ikastolen aldeko Herri Urratsa jaialdia antolatzeko bideratuko da.
Neomak taldeak egingo du aurtengo abestia. Lehen aldiz, maketa lehiaketa egingo dute eta irabazleak Iparraldeko ikastolen aldeko jaian joko du. Halaber, bildutako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango da.
Baxoa azterketa egingo dute aurki Oihan Perezek, eta Unax Egigurenek. Biak Baionako Bernart Etxepare lizeoko ikasleak dira. Azterketa hori euskaraz egiterik ez badute ere, Iban Thikoipe lizeoko zuzendariak esan du aldarrikapen horretan ez dutela atzera egingo. Senpereko lakuan izan gara haiekin.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 40. Herri Urrats festak hainbat ekitaldi eta kontzertu zituen aurreikusita, baina euriteek eta uholdeek jaia molde murriztuan eta gune bakarrean ospatzera derrigortu zuten. Parte hartu duten edo parte hartzeko zeuden artistek elkartasuna erakutsi nahi izan dute.
Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzailea 'Biba Zuek!' saioan izan da. Izan ere, euriteen eta uholdeen eraginez, Herri Urrats festa molde murriztuan eta gune bakarrean egin dute aurten Senpereko aintziran. Horrek guztiak milaka euroko galera ekonomikoa" ekarriko dio Seaskari.
Herri Urrats Iparraldeko ikastolen aldeko jaia ospatu eta biharamunean, Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzaileak azaldu du egoera ekonomiko kaskarra bizi dutela; izan ere, besta birmoldatu beharra izan zuten eta, orain, "gastu horiek guztiak ordaindu behar dira".
Euriteei eta uholdeei aurre eginez eta oztopo guztien gainetik, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festa molde murriztuan eta gune bakarrean egin dute Senpereko aintziran jendetza baten babesean. Milaka euroko galera izango dutela aurreikusita, laguntza eskatu dute.
"Zalantza handiak izan ditugu uholde eta eguraldiagatik baina ezin dugu Herri Urrats ezeztatu. Beharrezko dugu egun hori diruaren aldetik eta euskarari indar emateko". Herri Urratsen web gunean ezarriko dute elkartasuna bideratzeko modua
Euriteei eta uholdeei aurre eginez eta oztopo guztien gainetik, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festa molde murriztuan eta gune bakarrean egingo dute eguerditik aurrera, Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak adierazi digunez.
Antolakuntzak iragarri duenez, Araba gunea baino ezin izan dute salbatu, eta bertan egingo dira ekitaldi eta kontzertu nagusiak, uholde arriskuagatik ezin izango baitira beste guneak zabaldu.
Egun osoan airean egon da Herri urrats ospatuko ote zen ala ez euriteen ondorioz. Antolakuntza egoera aztertzen egon da arratsaldean eta azkenik, aurrera egitea erabaki da. Bihar Iparraldeko ikastolen festa egin egingo da, baina murrizketekin.
Azken orduetan apur bat hobera egin du egoerak, baina 15 ordutan 100dik gora litro bota ditu Senpere inguruan. Uholdeak izan dira Senperen bertan eta Saran, eta arazoak errepidean. Igandeko Herri Urrats, kolokan.
Maiatzaren 14an ospatuko da 40. Herri Urrats Senperen. "Urratsak zubi" da aurtengo leloa, eta Su ta Gar taldeak egin du abestia. Koldo Rodriguez Herri Urrats-eko koordinatzailea elkarrizketatu du Urko Aristik astearte honetan "Hitzokei" saioan.
Maiatzaren 14an ospatuko da Iparraldeko ikastolen jaia, Senperen, eta programazio oparoa prestatu dute 40. urteurrena ospatzeko. Zetak, Gozategi, Su Ta Gar eta Neomak daude tartean.
Iparraldeko ikastolen jaiak aurten 50 urte beteko ditu eta pailazoek, berriz, 35. Mugan gaindiko zubiak proiektuari esker, Hendaia, Urruña, Biriatu, Ziburu, Lesaka, Bera eta Errenteriako ikasleak oholtza gainera igo dira elkarrekin abestera. Herri Urrats maiatzaren 14an ospatuko da Senperen.
Aitor Gorosabelek zuzentzen duen taldeak izan du aurten Herri Urrats jaialdirako abestia sortzearen ohorea. Euren estiloan, urratsez urrats eraiki duten zubi lana adierazi dute abestiaren bitartez.
Bi urteren ondoren, berriro bueltatu da Herri Urrats jaia Senpereko lakura, eta 3 klubak ez du hutsik egin hitzordura. "Irabazi Arte!" telesaileko Leire, Olatz eta Lilirekin eta Antxus 3 klubeko maskotarekin argazkiak egin ahal izan dituzte bertaratutako haur eta gazteek.
Bi urteko etenaren ondoren, distiratsu itzuli da Herri Urrats Senperera, eta beti bezala, festa eta aldarrikapena eskutik helduta etorri dira. Besteak beste, Pello Jorajuria eta Hur Gorostiaga Seaskako ordezkariek euskararen aldeko urrats sendoagoak eskatu dizkiete erakundeei.
Herri Urratsen jaialdiak bi aldarrikapen nagusi izango ditu gaur: Senperen bertan bosgarren kolegio bat irekitzeko dirua batzea eta azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea eskatzea.
Bi urteren ondoren, berriro bueltatuko da Herri Urrats jaia Senpereko (Lapurdi) lakura. Aldarrikapenak tarteko, ekitaldi eta kontzertu sorta oparoa antolatu dute iganderako. Senperen bertan bosgarren kolegio bat eraikitzera bideratuko dituzte aurtengo irabaziak.
Pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldia izan ostean, Iparraldeko ikastolen aldeko festa itzuli da, gogoz eta ilusioz. Aurtengoa, 39. edizioa, "Itzulera" lemapean, hain justu.
Seaskako lehendakariak euskarazko irakaskuntza bermatzeko beharrak eta aldarrikapen nagusiak izan ditu hizpide Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" albistegian.
Seaskako lehendakariak lanean pasatuko du eguna Igandean, Maiatzak 8an, ospatuko den Herri Urratsean. Ilusioz hartzen du Seaskaren lorpenak ospatzeko eta aldarrikapenak zabaltzeko eguna. Bertan egingo dutenari buruz arituko zaigu Peio Jorajuria.
Igandean izango da 2022ko Herri Urrats, Senperen. Bertara joateko gonbidapena egin digu Maddalen Arzallusek, Camila Cabello eta Ed Sheeranen "Bam Bam"en bertsioarekin.
Lau gune nagusi jarriko dituzte lakuaren bueltan Seaskako ikastolen aldeko jaian. Egitaraua zabala da: Skakeitan, Deskontrol, Willis Drummond eta beste hainbat talderen kontzertuak, erromeria, kale-ekintzak, jan eta edateko postuak... Eguraldi goxoa eta giro ona espero dute.
Araba Gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, "Irabazi Arte!" telesaileko Leire, Olatz eta Lilirekin eta Antxus 3 klubeko maskotarekin argazkiak egin ahalko dituzte haur eta gazteek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.
Bi urteren ondoren, berriro itzuliko da Herri Urrats jaia Senpereko (Lapurdi) lakura. Aldarrikapenak tarteko, ekitaldi eta kontzertu sorta oparoa antolatu dute datorren iganderako. Senperen bertan bosgarren kolegio bat eraikitzera bideratuko dituzte aurtengo irabaziak.
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Ikus-entzunezko taldea Ikastolen Elkarteko jaietan izango da aurten ere, haur eta gaztetxoentzako edukiekin, eta jarduera eta ekitaldien berri emango dute bere medioek.
2022ko Maiatzaren 8an Senpereko lakuaren inguruan ospatuko den Herri Urrats-a antolatzen aritu da Koldo Rodriguez. Hori dela eta, aurtengo jaialdian topatuko ditugun hainbat leku eta kontzerturi buruz aritu zaigu.
Datorren maiatzaren 8an ospatuko den Herri Urratsen abesti ofiziala aurkeztu dute gaur. "Itzulera" du izena abestiak eta Zetak taldeak eta Erramun Martikorenak egin dute.