Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2020 |EITB Durangoko Azoka
Durangoko Azoka
Abenduak 8
eitb media
10:30etik 18:00etara (aurreko egunetan baino bi ordu gutxiago), 250 erakusmahai baino gehiago egongo dira zabalik, bestelako espazioekin batera, 59. edizioari amaiera emateko.
Durangoko Azoka. Argazkia: EFE
Durangoko Azokak "agur" esango dio gaur 59. edizioari, eta bisitariek kanpoko hotzari euskal kulturaren beroarekin aurre egiteko aukera izango dute.
250 erakusmahai baino gehiago, eta Talaia, Ahotsenea Musika, Ahotsenea Literatura, Irudienea, Kabi@ eta Saguganbara espazioak gaurkoan ere egongo dira martxan. Zer nahi, hura aurkituko du jendeak Durangon.
Beti bezala, 10:30ean irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, baina, aurreko egunetan ez bezala, 18:00etan itxiko dute Landako Gunea; hau da, aurreko egunetan baino bi ordu lehenago.
Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko gomendatu diete bisitariei, eta autoz joatekoak direnei jakinarazi diete autobus zerbitzua egongo dela Iurretako autobide irteerako parkingetik Landakora.
Aurten, hartzaileen zeregina azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, edizio honetako kartelean agerikoa denez. "Hartzea ematea DA" irakur daiteke Balu eta Udatxo artistek diseinatutako irudian. "Aurten, dei berezia egin gura diegu zaleei, kultur sistema osasuntsu baterako ezinbestekoak direlako", azaldu du Beñat Gaztelurrutia Durangoko Azokaren koordinatzaileak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa