Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

10:50

Frantziako Tourra 2020

10. etapa

Philipsenek irabazi du Saint-Amand-Montrondeko esprinta, eta aurrenekoz gailendu da 2024ko Frantziako Tourrean

EITB MEDIA

Alpecin-Deceuninckeko esprinter belgikarrak lau etapa eta puntukako sailkapena irabazi zituen 2023ko Tourrean, eta azkarrena izan da hamargarren etapan, 111. Frantziako Tourreko bosgarren esprintean. UAEko Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.

  • Jasper Philipsenek bikain biribildu du bere taldeak egindako lana. Argazkia: EFE.

    Jasper Philipsenek bikain biribildu du bere taldeak egindako lana. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alpecin-Deceuninck taldeko Jasper Philipsen txirrindulari belgikarrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko hamargarren etapa, esprintean, Saint-Amand-Montronden, asteartean, eta Tadej Pogacar UAE Emirates taldeko ziklista esloveniarrak lasterketako lider jarraitzen du; izan ere, sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.

Egun lasaia izan da, eta nabarmenena amaieran egin dute txirrindulariek esprintean. Philipsenek ezin hobeto biribildu du bere taldeak egindako lan bikaina; Mathieu van der Poel munduko txapeldunak, esaterako, errelebo ederra eman du, lasterketa azken kilometroan sartuta.

Horrenbestez, Philipsenek lehen aldiz eskuratu du etapa garaipena aurtengo Frantziako Tourrean, jokatutako bosgarren esprintean. 2023an, belgikarrak lau etapa irabazi zituen, bai eta puntutako sailkapena ere; orain, ordea, Biniam Girmayk du soinean maillot berdea, eta eritrearrak lehen postua sendotu du, hamargarren jardunaldian bigarren tokia erdietsi baitu.

Asteazkenean, Evaux les Bainsen hasita eta Le Lioranen bukatuta, 111. Frantziako Tourreko hamaikagarren etapa jokatuko dute, egun garrantzitsuan: Erdialdeko Mendigunean izango da lasterketa. Txirrindulariek sei mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte, horietako lau azken 60 kilometroetan; etapak 211 kilometroko ibilbidea du. Borrokarako egun aproposa izango da, etapa garaipenaren lehian zein sailkapen nagusiko gizonentzat.

Etapako sailkapena

1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 4:20:06

2 - GIRMAY Biniam (Intermarche) d. b.

3 - ACKERMANN Pascal (Israel) d. b.

4 - VAN AERT Wout (Visma) d. b.

5 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.

6 - BENNETT Sam (Decathlon) d. b.

7 - DEGENKOLB John (DSM) d. b.

8 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.

9 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.

10 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 40:02:48

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:33

3 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 1:15

4 - ROGLIC Primoz (BORA) + 1:36

5 - AYUSO Juan (UAE) + 2:16

6 - ALMEIDA Joao (UAE) + 2:17

7 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) + 2:31

8 - LANDA Mikel (Soudal) + 3:35

9 - GEE Derek (Israel) + 4:02

10 - JORGENSON Matteo (Visma) + 4:03

15 - BILBAO Pello (Bahrain) + 5:58

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena