Tadej Pogacarrek irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren 110. edizioa. Esloveniarrak erakustaldia eman du. Helmugarako 35 kilometro falta zirenean jo du erasoa, eta inork ezin izan du haren erritmoa jarraitu.
Amaitu da 2024ko Paris-Niza. Zortzigarren eta azken etapa jokatuta bukatu da lasterketa. Bideoan dituzu ikusgai azken bi mendateetako momentu esanguratsuenak, baita txirrindularien helmugaratzea ere.
Paris-Nizako zazpigarren etapa La Madone d'Utelle mendatean amaitu da. Azken igoeran, faboritoen arteko lehia ikusi dugu, baita etapa garaipena lortzeko borroka ere.
Aleksandr Vlasovek bereganatu du garaipena zazpigarren etapan. Errusiarrak erasoa jo du helmugarako 4,2 kilometro falta zirenean, eta inork ezin izan du haren erritmoa jarraitu. Brandon McNultyk lidertzari eusti dio, baina Matteo Jorgenson lau segudora du orain.
Skjelmosek irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, eta McNultyk sailkapen nagusiko lidertza berreskuratu du, bigarren postuan helmugaratuta. Hauexek dira etapako azken kilometroaren irudiak.
Primoz Roglicek (BORA-Hansgrohe) piztu du sua Paris-Nizako seigarren etapan. Esloveniarraren erasoari, ordea, ondo erantzun diote Remco Evenepoelek (Soudal-Quick Step) eta Brandon McNultyk (UAE Team Emirates).
Mattias Skjelmosek irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa. Danimarkarra ihes eginda iritsi da azken metroetara Brandon McNultyrekin eta Matteo Jorgensonekin batera; hiruren arteko esprintean Skjelmose izan da onena. McNulty estatubatuarra izan da bigarren, eta bera da sailkapen nagusiko liderra.
Esprintean nagusituta bereganatu du garaipena Olav Kooijek, eta liderraren elastikoa jantzi du. Mads Perdersen izan da bigarren eta Laurence Pithie hirugarren.
Sepp Kussek irabazi du 2023ko Espainiako Vuelta. Estatubatuarrak Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic Jumbo-Vismako taldekideak izan ditu lagun podiumean. 21. etapan, aldiz, Kaden Grovesek bereganatu du garaipena, esprintean.
Andreas Kron aurkariengandik ihes eginda iritsi da Bartzelonako helmugara, Kaden Groves (Alpecin) australiarraren eta Andrea Vendrame (Ag2r) italiarraren aurretik.
Felix Gall austriarra gailendu da Frantziako Tourreko etapa nagusian. Pogacarri indarrak huts egin diote eazken igoeran eta Vingegaardek nagusian duen aldea handitu du. Pello Bilbao, bikain, hirugarren helmugaratu da.
Danimarkarrak lidergoa sendotu du, Tadej Pogacarri minutu eta 38 segundo aterata. Esloveniarrak bigarren jarraitzen du sailkapen nagusian, baina orain minutu eta 48 segundora dago. Pello Bilbaok laugarren denbora onena egin du.
Wout Poelsek irabazi du Frantziako Tourreko 15. etapa, helmugara bakarka iritsi ostean. Bestalde, Jonas Vingegaardek liderraren maillot horiari eutsi dio, Tadej Pogacarrekin batera helmugaratuta.
Frantziako Tourreko 14. etaparen hasieran eroriko handia eman da, eta, ondorioz, neutralizatu egin behar izan dute. Ondoren, berriz martxan jarri da. Antonio Pedrerok, Louis Mentjesek eta Esteban Chavesek lasterketa utzi dute.
Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era eroikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.
Egan Bernal INEOSeko txirrindulari kolonbiarrak Frantziako Tourreko 6. etapari buruz hitz egin du. Egiten ari diren talde-lan ona azpimarratu du, eta "taldeari eman didatena itzultzen" saiatzen ari dela.
Caleb Ewan bigarren izan da, eta Phil Bauhaus, hirugarren. Adam Yatesek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, Bilbon hasi eta amaitu zen lehenengo etapatik.
Lasterketaren 110. ekitaldia San Mamesetik atera da, ohorezko aurreskuaren ostean. Lehenenko pedal kolpeak zalez gainezka izan diren Bilboko kaleetan eman dituzte.
Egan Bernal (Ineos Grenadiers) kolonbiarrak miresmen hitzak izan ditu euskal zaleentzat, Frantziako Tourreko taldeen aurkezpenean. Frantziako lasterketako irabazle ohiak onartu egin du ez dagoela sasoiko sailkapen orokorra lehiatzeko.
UAE taldeko txirrindulari danimarkarrak irabazi du lasterketako laugarren etaparen banakako erlojupekoa. Vingegaardek egin du bigarren, eta sailkapen nagusian postu horretan bertan dago. Jonathan Castroviejok (INEOS) hamargarren denborarik onena egin du.
Lasterketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETBk, eta zortzi etapa izango ditu; lau aldapan gora amaituko dira eta beste batean erlojuaren kontrako saioa egingo dute.
Kolonbiarrak helmugarako 300 metrora hasi du esprinta, azken bihurgunean lasterketa buruan jarri da eta postu horri eutsi dio amaiera arte. Jonathan Castroviejok 12. Amaitu du sailkapen nagusian.