Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

10:57

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 6, larunbata

2024ko Frantziako Tourraren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Semur en Auxois - Colombey les Deux Églises

EITB MEDIA

Jardunaldiak 183,4 kilometroko ibilbidea du, eta profil laua, baina bost mendate puntuagarri izango dira: 3. mailako bi eta 4. mailako hiru.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 8. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 8. etapako profila. Irudia: letour.fr.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko Frantziako Tourreko zortzigarren etapa, uztailaren 7an, larunbatez, Semur-en-Auxois udalerrian hasi eta Colombey-les-Deux-Eglisesen amaituko da, eta 183,4 kilometroko ibilbidea izango du. Txirrindulariek bost mendate puntuagarri igo beharko dituzte, baina 3. eta 4. mailakoak izango dira, eta, hortaz, baliteke garaipena esprintean jokatzea.

24,1. kilometroan iritsiko da aurreneko mendatea, 3. mailakoa: Cote de Vitteaux. Zortzi kilometro eta batez beste % 5,5eko maldak dituen mendatearen ostean, Cote de Villy-En-Auxois igo beharko dute ziklistek. Cote de Verrey Sous Salmaise 3. mailako mendatea gaindituta, Cote de Santenoge aurkituko dute  96,7. kilometroan. Cote Giey-Sur-Aujon izango da eguneko azken mendatea; laburra da, 1,2 kilometrokoa, baina gogorra, batez beste % 8,4ko maldak baititu.

Azkenean, Colombey-les-Deux-Eglisesen helmugaratuko dira ziklistak. Errepideak gora joko du azken hiru kilometroetan, eta kontuan izan beharko dute, etapako amaiera baldintzatu ahal duelako.

Etapa zuzenean izango da ikusgai, EITBn; eitb.eus atarian 13:25ean hasiko da emanaldia, eta ETB1en, ordea, 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 8. etaparen profila: Irudia: letour.fr

Frantziako Tourreko 8. etaparen profila: Irudia: letour.fr

Ikusi 7. etapako profila | Ikusi 8. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 8. etapa (uztailak 6)

Ibilbidea: Semur en Auxois - Colombey les Deux Eglises

Distantzia: 183,4 km

Goranzko desnibel metatua: 2.400 m

Hasiera-ordua: 13:05

Amaiera-ordua: 17:19 (46 km/h) | 17:30 (44 km/h) | 17:42 (42 km/h).

Mendiko saria: Cote de Vitteaux (3. mailakoa), 24,1. kilometroan; Cote de Villy en Auxois (4. mailakoa) 32,5. kilometroan; Cote de Verrey sous Salmaise (3. mailakoa), 38,8. kilometroan; Cote de Santenoge (4. mailakoa), 96,7. kilometroan; Cote Giey sur Aujon (4. mailakoa), 122,4. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena