Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Uztailak 5, ostirala
EITB MEDIA
Erlojupekoetan espezialistak diren parte hartzaileentzat jardunaldi aproposa da ostiralekoa, eta arreta osoa maillot horia lortzeko hautagaiek izango dute. Etaparen amaieran, Curtil-Vergy igoera izango dute (1,6 kilometro, eta batez beste, %6,1ko maldekin).
2024ko Frantziako Tourraren 7. etapako profila. Irudia: letour.fr.
2024ko Frantziako Tourraren zazpigarren etapan iritsiko da edizioko lehen banakako erlojupekoa, uztailaren 5ean, ostiralez. Nuits-Saint-Georges eta Gevrey-Chambertin artean, txirrindulariek 25,3 kilometro egin beharko dituzte. Lasterketa 13:05ean hasiko da lehen txirrindulariaren irteerarekin; azkena, berriz, 17:00etan abiatuko da. Amaierari dagokionez, lehena 13:34 aldera heltzea aurreikusi dute antolatzaileek, eta 17:29an azkena, gutxi gorabehera.
Erlojupekoetan espezialistak diren parte hartzaileentzat jardunaldi aproposa da ostiralekoa, eta arreta osoa maillot horia lortzeko hautagaiek izango dute. Etaparen bi herenak baso artean egingo dituzte txirrindulariak, mahastiz inguraturako paisaietan barrena pasa aurretik. Etaparen amaieran, Curtil-Vergy igoera izango dute (1,6 kilometro, eta batez beste, %6,1ko maldekin).
Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.
6. etapako profila | 8. etapako profila
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 7. etapa (uztailak 5)
Ibilbidea: Nuits Saint Georges-Gevrey Chambertin
Distantzia: 25,3 km
Goranzko desnibel metatua: 300 m
Hasiera-ordua: 13:05 (lehen txirrindularia); 17:00 (azken txirrindularia)
Amaiera-ordua: 13:34 (lehen txirrindularia); 17:29 (azken txirrindularia)
Mendiko Saria: Ez dago
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa