10:44

Txirrindularitza

Berritzea

Usoa Ostolazak 2027ra arte luzatu du kontratua Laboral Kutxarekin

EITB Media

Zarauzko txirrindulariak 2025era arte zuen kontratua indarrean, iaz kontratua berritu ondoren.

  • Usoa Ostolaza, bere taldekideekin. Argazkia: Laboral Kutxa

    Usoa Ostolaza, bere taldekideekin. Argazkia: Laboral Kutxa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Usoa Ostolaza gipuzkoarrak beste bi urtez luzatu du kontratua LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioarekin, 2027ra arte. Zarauzko txirrindulariak 2025era arte zuen kontratua indarrean, iaz kontratua berritu ondoren, baina bi aldeek etorkizuneko proiektuan lotura luzatzeko nahia bete dute.

Ostolazak gora egin du lau urtean txirrindularitza profesionalean LABORAL Kutxaren eskutik, eta hiru garaipen lortu ditu. Garaipen horiek, nazioarteko egutegiko proba onenetan izan duen erregulartasunarekin batera, munduko sailkapeneko 75 lasterkari onenen artean kokatzeko balio izan diote.

2024an, denboraldi bikaina egin du: garaipena lortu zuen Espainiako Txapelketan, eta Aubisqueko etapa bereganatu zuen, gero Pirinioetako Tourra irabazteko balioko ziona; 2. izan zen Eibarko Sari Nagusian, 5. Andaluziako Itzulian, 11. Ardecheko Tourrean, debut ona egin zuen Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean, eta Europako eta Munduko Txapelketak jokatu zituen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena