Txirrindularitza
Fitxaketa
EITB MEDIA
Euskal harrobian hazitako txirrindularia da Agirre, eta bost urteko eskarmentua du profesionaletan, Kern Pharma taldean.
Jon Agirre. Argazkia: Euskaltel-Euskadi
Jon Agirre txirrindulari zumaiarra Euskaltel-Euskadi taldean arituko da hurrengo bi denboraldietan, 2025ean eta 2026an. Euskal harrobian hazitako txirrindularia da Agirre, eta bost urteko eskarmentua du profesionaletan, Kern Pharma taldean.
Aurtengo Portugalgo Tourreko hiru etapatan lehen bosten artean sailkatu da, eta 12. bukatu du sailkapen nagusian; iaz, berriz, zortzigarren izan zen Langkawiko Tourrean eta hamargarren Txekiako Tourrean.
Txirrindulari zumaiarrak adierazi du berarentzat "amets bat" dela Euskaltel-Euskadi taldean aritzea. "Txiki-txikitatik, umea izanik, lasterketak ikustera joaten zinenean dena laranja jantzita ikusten zenuen, eta barruan egoteak ilusio berezia egiten dizu beti. Orain, aukera heldu zait, eta ez dut dudarik izan bertan lehiatzeko", esan du.
Agirrerena Euskaltel-Euskadik datorren urteari begira iragarritako hirugarren fitxaketa da, Ander Ganzabalen eta Louis Suttonen ondoren. Bestalde, Xabier Berasategiren kontratu berritzea eta Mikel Bizkarraren luzapena ere baieztatu ditu taldeak.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa