Txirrindularitza
43. ekitaldia
EITB MEDIA
Lasterketa abuztuaren 10ean jokatuko dute, eta, guztira, 25 talde izango dira, 175 txirrindulari.
2023an, Remco Evenepoelek lortu zuen garaipena, Pello Bilbaoren aurretik. Argazkia: EFE.
Informazio gehiago (1)
Euskaltel-Euskadik, Caja Rural-Seguros RGAk, Kern Pharmak eta UCI WorldTeam maila duten 18 taldeek (alegia, munduko talderik onenek) 2024ko Donostiako Klasikoan parte hartuko dute. Lasterketa 43. aldiz jokatuko dute aurten, eta, astelehenean baieztatu dutenez, guztira, 25 talde izango dira lehian; 175 txirrindularik izango dute irabazteko aukera.
Hala, 2024ko Donostiako Klasikoa abuztuaren 10ean jokatuko dute, larunbatez, eta hona hemen zein talde izango diren irteeran:
UCI WorldTeam mailako taldeak:
Alpecin-Deceuninck
Arkea-B&B Hotels
Astana Qazaqstan Team
Bahrain-Victorious
Cofidis
Decathlon AG2R La Mondiale Team
EF Education-EasyPost
Groupama-FDJ
INEOS Grenadiers
Intermarche-Wanty
Lidl-Trek
Movistar Team
Red Bull-BORA-hansgrohe
Soudal Quick-Step
Team dsm-firmenich PostNL
Team Jayco AlUla
Team Visma | Lease a Bike
UAE Team Emirates
UCI ProTeam mailako taldeak:
Euskaltel-Euskadi
Caja Rural-Seguros RGA
Kern Pharma
Lotto Dstny
Israel-Premier Tech
Uno-X Mobility
TotalEnergies
2024an, Donostiako Klasikoak 236 kilometroko ibilbidea izango du. Lasterketako zati erabakigarrian, txirrindulariek Pilotegi igo beharko dute; mendate horretan, % 27rainoko maldak ere badaude. Antolatzaileek, halaber, aurreikusi dute parte-hartzaileek beste sei mendate ere igotzea.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa