Txirrindularitza
Paris-Niza (6. etapa)
EITB Media
Mattias Skjelmosek irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa. Danimarkarra ihes eginda iritsi da azken metroetara Brandon McNultyrekin eta Matteo Jorgensonekin batera; hiruren arteko esprintean Skjelmose izan da onena. McNulty estatubatuarra izan da bigarren, eta bera da sailkapen nagusiko liderra.
Albisteak (3)
Mattias Skjelmosek (Lidl-Trek) irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, martxoaren 8an Sisteron-La Colle-sur eta Loup artean jokatu, eta 198,2 kilometroko ibilbidea izan duena. Bestalde, Brandon McNulty (UAE Emirates) da orain sailkapen nagusiko liderra.
Tropelak ezin izan dio eutsi danimarkarrak ezarritako erritmoari, eta tropel nagusia irabazlearekiko 52 segundora helmugaratu da, Remco Evenepoel (Soudal-Quick Step) buru zuela. Belgikarrarekin batera iritsi dira Primoz Roglic (BORA-Hansgrohe), Egan Bernal (INEOS Grenadiers), Wilco Kelderman (Visma-Lease a Bike), Harold Tejada (Astana-Kazakhstan) eta Lukke Plapp (Jayco AlUla) lider ohia, besteak beste.
Mads Pedersen, Armirail, Beullens, Scaroni, Leemreize, Zimmermann, Burgaudeau eta Storer izan dira lehen ihesaldiko protagonistak; gero, Pithie eta Haller batu zaizkie Luens mendatearen erdibidean.
La Colle-sur-Loup mendatean, Roglicek erasoa jo du, eta azkar erantzun dio Evenepoelek. Azkenean, Roglicek ezin izan du ihes egin, baina Matteo Jorgensonek hartu haren lekukoa. Hasieran inork ez dio erantzun estatubatuarraren erritmo aldaketari, baina gero McNultyk eta Skjelmosek egin dute bat Visma taldeko liderrarekin. Hirukoteak 50 segundoko aldea atera die faboritoei. Carlos Rodriguez espainiarra atzean geratu da, baita Buitrago kolonbiarra ere, eroriko baten ondorioz.
Etaparen ondorioz, aldaketak izan dira sailkapen nagusian. McNulty dago orain lehen postuan, Jorgenson da bigarren, 23 segundora, eta Plapp hirugarren, 34ra. Gero, Skjelmose da laugarren, 54 segundora, eta Evenepoel bosgarren, minutu bat eta hiru segundora. Egan Bernal Remco Evenepoelekiko 11 segundora dago, Almeida 27ra eta Roglic 41era. Pello Bilbao (Bahrain Vitorious) 19. postuan dago, McNultyrekiko hiru minutu eta 42 segundora.
6. etapako sailkapena:
1 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) 4:36:51
2 - MCNULTY Brandon (UAE) d. b.
3 - JORGENSON Matteo (Visma) d. b.
4 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:52
5 - TEJADA Harold (Astana) +0:53
6 - PARET-PEINTRE Aurelien (Decathlon) d. b.
7 - GALL Felix (Decathlon) d. b.
8 - KELDERMAN Wilco (Visma) d. b.
9 - ROGLIC Primož (BORA) d. b.
10 - BERNAL Egan (INEOS) d. b.
11 - PLAPP Luke (Jayco) d. b.
12 - VLASOV Aleksandr (BORA) +1:13
Sailkapen nagusia:
1 - MCNULTY Brandon (UAE) 22:15:58
2 - JORGENSON Matteo (Visma) +0:23
3 - PLAPP Luke (Jayco) +0:34
4 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +0:54
5 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +1:03
6 - BERNAL Egan (INEOS) +1:14
7 - ALMEIDA João (UAE) +1:30
8 - GALL Felix (Decathlon) +1:36
9 - TEJADA Harold (Astana) +1:37
10 - KELDERMAN Wilco (Visma) +1:39
Hurrengo zuzenekoak
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa