18:53

Txirrindularitza

Glasgow 2023

Evenepoelek ostadar maillota jantzi du Munduko Txapelketako erlojupekoa irabazita

EITB MEDIA

55 minutu eta 19 segundoko denborarekin egin du. Filippo Ganna (Italy) italiarra izan da bigarren eta Joshua Tarling (Great Britain) britainiarra hirugarren.

  • Remco Evenepoel

    Remco Evenepoel. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Remco Evenepoel (Quick-Step) txirrindulari belgikarrak irabazi du ostiral honetan erlojupekoa Glasgowko Munduko Txapelketan. 55 minutu eta 19 segundoko denborarekin egin du.

Joshua Tarling (Great Britain) britainiarra hirugarren izan da, eta lasterketaren zati handi batean gainditu beharreko denbora ezarri du (56:07). Filippo Ganna (Italy) italiarra izan da gainditzen lehena 55:31ko denbora eginez. Honek, era berean, Tadej Pogacar (UAE) atzean utzi du, 21. postuan helmugaratu dena.

Xabier Mikel Azparren euskal txirrindularia 40. postuan geratu da, irabazlearengandik bost minutu eta zortzi segundora.

SAILKAPENA:

1 - EVENEPOEL Remco (Belgika) 55:19   

2 - GANNA Filippo (Italia) +0:12

3 - TARLING Joshua (Britainia Handia) +0:48

4 - MCNULTY Brandon (AEB) +1:27

5 - VAN AERT Wout (Belgika) +1:37

6 - OLIVEIRA Nelson (Portugal) +1:52

7 - DENNIS Rohan (Australia) +1:54         

8 - CATTANEO Mattia (Italia) +1:57

9 - BJERG Mikkel (Danimarka) +1:59

10 - THOMAS Geraint (Brinainia Handia) +2:04

-------------------------------------------------------------------

22 - POGACAR Tadej (Eslovenia) +3:06

40 - AZPARREN Xabier Mikel (Euskadi) +5:08

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena