22:10

Txirrindularitza

Glasgow 2023

Eukene Larrarte tolosarra 16. izan da Txirrindularitzako Munduko Txapelketako Omnium proban

EITB Media

Jennifer Valentek zintzilikatu du urrezko domina, Amalie Dideriksenek zilarrezkoa eta Lotte Kopeckyk brontzezkoa.

  • Eukene Larrarte

    Eukene Larrarte, Munduko Txapelketako Omnium proban. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eukene Larrarte tolosarra 16. izan da 2023ko Glasgowko (Eskozia) Txirrindularitzako Munduko Txapelketako pistako Omnium proban. Jennifer Valente bihurtu da munduko txapeldun, Amalie Dideriksen danimarkarrak zintzilikatu du zilarrezko domina eta Lotte Kopecky belgikarra izan da hirugarren.

Euskal txirrindulariak scratch modalitateko lasterketarekin ekin dio Omnium probari, eta 22. izan da, puntu bakarra bereganatuta. Ondoren, ordea, oso ondo ibili da erlojuaren kontrako modalitatean, eta 30 puntu bildu ditu, seigarren izan baita. Horrenbestez, Tolosakoak (Gipuzkoa) gora egin du sailkapen nagusian, 15. postura arte.

Bigarren modalitatean egindako lan onak hauspotuta ekin dio gipuzkoarrak kanporaketako modalitateari, eta 15. bukatuta, beste 12 puntu eskuratu ditu.

Ondorioz, 43 punturekin, sailkapen nagusiko 15. postuan heldu da azken modalitatera, puntukakora. Azkenean, ordea, Tolosakoak ezin izan du punturik batu, eta postu bat galdu du sailkapen nagusian; horrela, 16. postuan amaitu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena