19:10

Txirrindularitza

Munduko Txapelketa

Chantal Blaak holandarrak irabazi du urrezko domina

Agentziak | Erredakzioa

Zilarra Katrin Garfoot australiarrarentzat izan da, eta brontzea, Amalie Dideriksen danimarkarrarentzat.

  • Blaak holandarra. Argazkia: Efe.

    Blaak holandarra. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Chantal Blaakek Holandaren lan bikainari saria eman dio Munduko Txirrindularitza txapelketetako Emakumezkoen Elite lasterketan. 152,8 kilometroko ibilbide gorabeheratsua egin dute txirrindulariek Bergenen, Norvegian.

Podiumean, holandarrarekin batera, Katrin Garfoot australiarra (zilarra) eta Amalie Dideriksen danimarkarra (brontzea) izan dira. Dideriksenek irabazi zuen urrea, hain zuzen, iazko munduko txapelketan.

Holandako taldea jaun eta jabe izan da lasterketa osoan. Erasoan aritu dira eta azken metroetara arte hiru dominak irabaztear izan dira.

Azkenean, baina, Annemiek van Vleuten eta Anna van der Breggen, partehartzaileen artean indartsuenak eta erlojupekoan urrea eta zilarra irabazitakoak, helmugan bertan gainditu ditu tropel nagusiak.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena