Itzuli Women 2022 zuzen-zuzenean, maiatzaren 13tik 15era bitartean jokatuko diren 3 etapen ibilbidea

#-itzulia_women-#

12:51

#-itzulia_women-#

MAIATZAREN 12TIK 14RA

Demi Vollering Itzulia Women lasterketara bueltatuko da, iazko garaipena defendatzera

A. A. | EITB MEDIA

Lasterketa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, eta EITB izango da lasterketako liderraren maillotaren babesle nagusia.

  • Demi Vollering, 2022ko Itzulia Womeneko azken podiumean.

    Demi Vollering, 2022ko Itzulia Womeneko azken podiumean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazken honetan, ofizialki aurkeztu dute 2023ko Itzulia Women lasterketa, Donostiako udaletxean. Bertan izan dira, besteak beste, Eneko Goia, Donostiako alkatea; Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; Joseba Urkiola, EITB Mediako Kirol zuzendaria; Mari Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua, eta Julian Eraso, lasterketa antolatzen duen OCETA enpresako zuzendaria.

Probaren bigarren ekitaldia maiatzaren 12tik 14ra bitartean jokatuko da, eta Etxebarria eta Donostia lotuko ditu, hiru etapatan, 370,2 kilometroko ibilbidea beteta:

Maiatzaren 12an, EIKA-Etxebarrian jarriko dute irteera, eta tropela 21 taldek eta 126 txirrindularik osatuko dute. Aurreikuspenen arabera, besteak beste, ziklista hauek egongo dira bertan: Demi Vollering iazko Itzulia Womeneko irabazlea (Team SD Worx), Pauliena Rooijakkers (Canyon//Sram Racing), Marta Cavalli (FDJ-Suez), Annemiek van Vleuten eta Liane Lippert (Movistar Team Women), Niamh Fisher-Black (Team SD Worx), Yurani Blanco Calbet (Laboral Kutxa - Euskadi Fundazioa) eta Sandra Alonso (Ceratizit – WNT Pro Cycling Team).

Euskal parte-hartzeari dagokionez, lau txirrindulariz egongo da osatuta: Eukene Larrarte (Bizkaia-Durango), Eneritz Vadillo eta Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa – Euskadi Fundazioa) eta Muskilda Oloriz (Sopela Women's Team).

Zuzenean, EITBtik

Lasterketaren hiru jardunaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en. Lehen bi etapetako emanaldiak 12:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dira; aitzitik, azken eguna arratsaldez jokatuko da, eta 17:30etik 20:00etara izango da ikusgai.

Etapak emateaz gain, EITBk liderraren maillot horia babestuko du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena