Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

10:47

Euskal Herriko Itzulia

Apirilaren 3tik 8ra

Dena prest, 2023ko Euskal Herriko Itzuliari ekiteko

EITB Mdia

2023ko Itzulia apirilaren 3tik 8ra artean jokatuko da, eta etapa guztiak ikusgai izango dituzu eitb.eus-en eta ETB1en. Luxuzko parte-hartzea izango du lasterketako 62. edizioak.

  • Ion Izagirre, Martinez eta Vlasov

    Ion Izagirre (2.), Martinez (irabazlea) eta Vlasov (3.), 2022ko podiumean. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dena prest da 2023ko Euskal Herriko Itzuliari ekiteko. Apirilaren 3tik 8ra artean etapa guztiak zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek; gainera, Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak ere jarraipen berezia egingo diote lasterketari.

Itzuliaren 62. edizioak sei etapa izango ditu, eta ez da erlojupekorik egongo. Parte-hartzea luxuzkoa izango da. Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) 2022ko Frantziako Tourreko irabazlea da faborito nagusia eta lasterketan izango da Daniel Felipe Martinez (Ineos Grenadiers) iazko Itzuliko txapelduna ere. Bestalde, garaipenarengatik lehian arituko dira: Bahrain – Victoriouseko Pello Bilbao eta Mikel Landa euskal txirrindulariak, Cofidiseko Ion Izagirre euskalduna, David Gaudu (Groupama – FDJ), Simon Yates (Jayco -Alula) eta Enric Mas (Movistar), bestek beste.

Arestian zehaztutakoez gain, gainerako euskal txirrindularirik onenak ere irtengo dira Itzulian. Antolatzaileek hauek ere eman dituzte parte-hartzaileen zerrendan: Jonathan Castroviejo eta Omar Fraile (Ineos Grenadiers), Jonathan Lastra (Cofidis), Alex Aranburu eta Gorka Izagirre (Movistar) eta Jon Aberasturi (Trek – Segafredo).

Gainera, Gasteizko irteeran egongo dira beste txirrindulari hauexek ere: Egan Bernal eta Carlos Rodriguez (Ineos – Grenadiers), Emanuel Buchmann eta Sergio Andres Higuita (Bora – hansgrohe), Richard Carapaz, Andrey Amador, Esteban Chaves eta Rigoberto Uran (EF Education – EasyPost), Rui Costa (Intermarche), Simon Yates (Jayco), Enric Mas (Movistar), Fausto Masnada (Soudal Quick-Step), Juanpe Lopez (Trek- Segafredo), Rohan Dennis eta Steven Kruijswijk (Jumbo – Visma), eta Adam Yates, Juan Ayuso, Brandon McNulty eta Marc Soler (UAE Team Emirates)

2023ko Itzulia Gasteizen hasiko da, eta lehen etapan txirrindulariak Bastidara ailegatuko dira; bigarren eguna, ordea, Nafarroan emango dute, etapa Vianan hasita eta Leitzan amaituta; hirugarren etapa, Gipuzkoan, Errenteriatik irten eta Amasa-Villabonan bukatuko da; laugarrenak (Santurtzi-Santurtzi) eta bosgarrenak (Ekin-Zornotza -Zornotza) zehaztuko dute sailkapen nagusiko zein gizonek duten Itzulia irabazteko aukera, eta Eibar-Eibar etapak, alegia, azken jardunaldiak, zehaztuko du nork bereganatzen duen azken maillot horia.

Lasterketa hasi baino hiru egun lehenago antolatzaileek iragarri zuten 3. eta 5. etapetako ibilbideak moldatu egin zituztela txirrindularien segurtasuna bermatzeko. Hala, 3. etapak 162,2 kilometroko ibilbidea izango du hasieran aurreikusitako 153,9 kilometrokoa beharrean. 5. etapak, aldiz, 164,5 kilometroko ibilbidea izango du; hau da, hasieran aurreikusitakoa baino 1,4 kilometro gutxiago.

Guztira, 23 talde arituko dira Itzulian; UCI WorldTeam maila goreneko 18 taldeak eta UCI ProTeam mailako beste bost arituko dira bertan, tartean Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma.

2023KO ITZULIKO ETAPAK ETA PROFILAK:

1. etapa (apirilak 3): Gasteiz – Bastida (165,4 km)

2. etapa (apirilak 4): Viana – Leitza (193,8 km)

3. etapa (apirilak 5): Errenteria – Amasa-Villabona (153,8 km)

4. etapa (apirilak 6): Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)

5. etapa (apirilak 7): Zornotza – Zornotza (165,9 km)

6. etapa (apirilak 8): Eibar – Eibar (137,8 km)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena