23:11

Saskibaloia

Eurokopa

IDK Euskotrenek Gascan erabaki ahalko du Charnayren aurkako play-offa, joanekoan berdinduta (68-68)

EITB MEDIA

Oso parekatua izan den neurketan, Azu Muguruzaren jokalariek, kanporaketako lehen partidan, final zortzirenak eskura utzi dizkien emaitza lortu dute: itzuliko partidan, Donostian, edozelako garaipenak emango lioke sailkatzea IDK Euskotreni.

  • IDK Euskotrenek, hilaren 18an, partida oso garrantzitsua jokatuko du Gascan. Argazkia: EITB Media.

    IDK Euskotrenek, hilaren 18an, partida oso garrantzitsua jokatuko du Gascan. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotrenek berdindu egin du, 68-68, Charnay Bourgogne Suden aurka, 2024-25 denboraldiko Eurokopako play-offeko 1. txandako joaneko partidan, Salles des Sports Principalen, Frantziako Prissen, asteazken gauean. Hala, Donostiako taldeak Gascan erabaki ahalko du, etxean, final hamaseirenetako kanporaketa; izan ere, edozein garaipenek, alde handiz zein txikiz, sailkatzea emango dio talde irabazleari. Datorren asteazkenean, hilaren 18an, Donostian izango den hitzordu garrantzitsuan, IDK Euskotrenek zaleen babesa izango du.

Joaneko norgehiagokan, Charnay eta IDK Euskotren oso parean aritu dira. Donostiako taldeak bigarren laurdenean lortu du bere aldeko alderik handiena, hamar puntukoa, 29-39koan, baina orduan hasi da, hain zuzen ere, Azu Muguruzaren taldearen unerik txarrena, hamaika puntu jarraian jaso dituztelako eta, partidako bigarren zatiaren hasieran, markagailuan behetik zeuden. Partidan zehar, IDK Euskotren Charnay baino gehiagotan izan da gailentzen, aldeak esanguratsuak ez badira ere, eta Charnay, Shakayla Thomasek eta Monique Makanik gidatuta, Gipuzkoako taldearen parean heldu da partida amaierara.

Berdinketak, hortaz, itzuliko partidari eman dio kanporaketa zehazteko ardura. Gascako neurketan, sari oso handia izango da jokoan: garaipena lortzen duen taldea final zortzirenetarako sailkatzuko da.

IDK Euskotrenen, besteak beste, Alba Prieto, Niyah Becker eta Louice Halvarsson aritu dira oso ondo. Prietok 15 puntu sartu ditu, eta sei errebote hartu; Beckerrek 14 puntu egin ditu; eta Halvarssonek hamar puntu sartuta eta zazpi errebote hartuta eman dio amaiera partidari.

Fitxa teknikoa

68 - Charnay: Makany (21), Strautmante, Garrick (10), Chabrier (6), Taddy (4) —hasierako bostekoa— Gaye, Daramy (4), Dalstra, Klavi, Thomas (23), Desset.

68 - IDK Euskotren: Roso Buch (4), Lara González (10), Becky Massey (3), Claessens (6), Pendande (6) —hasierako bostekoa—, Alba Prieto (15), Halvarsson (10), Becker (14), Mbulito eta Washington.

Epaileak: Emma Perry, Gavin Williams eta Anna Belousova.

Nabarmentzeko: 1.000 bat zale, Salles des Sports Principalen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    18 20:00 - 22:30 SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Charnay

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena