10:11

Saskibaloia

Endesa Liga (10. jardunaldia)

Lointek Gernika, IDK Euskotren, Kutxabank Araski eta Oses Construccion Ardoi taldeen porrotak 10. jardunaldian

EITB Media

Bizkaiko taldeak galdu egin du Gironaren aurka (76-85), Gipuzkoak Ferrolen aurka (68-84), Arabakoak ezin izan du Islas Canariasekin (87-63) eta Nafarroakoa galtzaile izan da Joventuten aurka (79-63).

  • Lointek Gernika Bizkaia vs SPAR Girona

    Lointek Gernika Bizkaia vs SPAR Girona. Argazkia: @GKesb

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emakumezkoen Endesa Ligako 10. jardunaldia txarra izan da Euskal Herriko taldeentzat, laurek porrot gogorrak jasan baitituzte abenduaren 5ean, asteazkenean, jokatutako partidetan.

Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du SPAR Gironaren aurka (76-85), IDK Euskotren galtzaile izan da BAXI Ferrolen kontra (68-84), Kutxabank Araskik porrot egin du CBC SPAR Islas Canariasen aurka (87-63) eta Oses Construccion Ardoik ezin izan du Joventutekin (79-63).

10. jardunaldia jokatuta Lointek Gernika zortzigarren da sailkapenean. Kutxabank Araski, Oses Construccion Ardoi eta IDK Euskotren sailkapeneko 12, 13 eta 14. postuetan daude, hurrenez hurren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    18 20:00 - 22:30 SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Charnay

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena