11:47

Saskibaloia

EUROCUP WOMEN

Lointek Gernikak 7 puntuko aldeaz irabazi behar dio London Lionsi, final laurdenak jokatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4n telebistaz eta streamingez, eitb.eus-en.

  • Lointek Gernikaren eta London Lionsen joaneko partidako argazkia

    Lointek Gernikaren eta London Lionsen joaneko partidako argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak zazpi puntuko aldea atera beharko dio London Lions taldeari, ostegun honetan Londresko Cooper Box Arenan (20:00etan), Eurocup Women txapelketako final laurdenetan egoteko.

Lucas Fernandezen taldeak galdu egin zuen joan den astean Malosten jokatutako final zortzirenetako joaneko neurketan (69-76). Horrenbestez, lehiaketako partaide indartsuenetako bat mendean hartzera behartuta dago gaur gauean. Izan ere, London Lionsek Eurocupen jokatutako bederatzi hitzorduetan irabazi du.

Joanekoan, Temi Fagbenle, Ivana Katanic, Holly Winterburn eta Megan Gustafson jokalarien lan ona oso garrantzitsua izan zen Ingalaterrakoen garaipena lortzeko. Lointek ere ahalegindu zen partida irabazten, Roso Buch eta Stephanie Watts giltzarri izan zirela, eta zenbat unetan oso berdintuta ibili ziren markagailuan.

Kanporaketa zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4n eta streamingez, eitb.eus atarian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    07 12:20 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Laugarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena