10:39

Saskibaloia

EuroCup

Lointek Gernikak London Lions izango du aurkari EuroCupeko final zortzirenetan

EITB MEDIA

Talde britainiarra, Erresuma Batuan, WBBL Women Ligako liderra da, eta play-offean aise menderatu du Turkiako Bursa Uludag Basketbol taldea. Joaneko partida Malosten jokatuko dute, urtarrilaren 10ean, asteazkenez, 20:00etan, eta itzulikoa hilaren 18an izango da, Euskal Herriko 20:00etan, Londresen.

  • Lointek Gernikako hainbat jokalari, sailkatzea lortuta. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia.

    Lointek Gernikako hainbat jokalari, sailkatzea lortuta. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak London Lions taldea izango du aurkari 2023-24 denboraldiko EuroCupeko final zortzirenetako kanporaketan. Talde britainiarra, Erresuma Batuan, WBBL Women Ligako liderra da, eta EuroCupeko play-offean aise menderatu du Turkiako Bursa Uludag Basketbol taldea. Joaneko partida Malosten jokatuko dute, urtarrilaren 10ean, asteazkenez, 20:00etan, eta itzulikoa hilaren 18an izango da, Euskal Herriko 20:00etan, Londresen.

Testuinguru horretan, Lointek Gernika, egun, bosgarren postuan dabil Endesa Ligan, eta EuroCupen, asteazkenean, Kangoeroes Mechelen kanporatu zuen; Lucas Fernandezen jokalariek 69-58 hartu zuten mendean Belgikako taldea, eta, hala, joaneko 75-70ekoa gainditu zuten. London Lionsek Copper Box Arenan jokatzen du etxeko talde gisa (7.000 zaleentzako edukiera du horrek), eta, multzo fasean, I multzoko aurreneko postua eskuratu zuen; play-offean, 53-77 eta 122-63 menderatu du Bursa Uludag Basketbol, oso argi.

Arestian esan bezala, joaneko partida Malosten jokatuko dute; izan ere, Erresuma Batuko taldeak Lointek Gernikak baino sailkapen hobea lortu zuen multzo fasean, eta, ondorioz, erdietsi zuen itzuliko neurketa etxeko talde gisa jokatu ahal izatea. Bi taldeek, hortaz, Londresen zehaztuko dute, urtarrilaren 18an, zeinek egiten duen aurrera final laurdenetara.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena