22:32

Saskibaloia

Emakumezkoen Endesa Liga

Lointek Gernikak Erreginaren Koparako txartela lortu du, IDK Euskotrenekin batera

EITB Media

Gernikako taldeak Celtari 69-79 irabazi dio 15. jardunaldian. IDK Euskotrenek txartela ziurtatuta zuen, eta Kutxabank Araskik ez zuen aukerarik.

  • Lointek Gernika. Artxiboko argazkia: Lointek Gernika Bizkaia

    Lointek Gernika. Artxiboko argazkia: Lointek Gernika Bizkaia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak Erreginaren Kopan parte hartuko duela ziurtatu du asteazken honetan Celtari 69-79 irabazita Emakumezkoen Endesa Ligako 15. jardunaldian. Gernikako taldeak ia ziurtatuta zuen txartela, baina garaipenarekin baieztatu egin du.

Bizkaitarrek hasieratik bideratu dute partida. Aurretik jarri dira eta bigarren laurden on batekin abantaila erosoarekin iritsi dira atsedenaldira (34-45). Bigarren zatia berdinduagoa izan da eta Lointek markagailuko aldea mantentzen aritu da. Azkenean, garaipena eta Erreginaren Koparako txartela eskuratu ditu (69-79).

Bestalde, jokoan ezer ez izan arren, IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik ere jokatu dute jardunaldia. Gipuzkoako taldeak txartela ziurtatuta zuen, eta Baxi Ferrolen aurka galdu du etxean (58-66). Gasteiztarrek, bestalde, Cadi la Seuren aurkako partida irauli dute (77-76), baina ezinezkoa zuten sailkatzea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    07 12:20 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Laugarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena