12:43

Saskibaloia

Endesa Liga

Urteko bigarren garaipena Kutxabank Araskirentzat; IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak galdu egin dute

EITB MEDIA

Gasteizko taldeak 72-65 hartu zuen mendean Girona, partida irauli ostean. IDK Euskotrenek porrot garbia jaso zuen Valencia Basketen aurrean (81-50), eta Lointek Gernikak ere ezin izan zion Perfumerias Avenidari aurre egin (72-59).

  • Kutxabank Araski eta Uni Gironaren partidako irudia

    Kutxabank Araski eta Uni Gironaren partidako irudia. Argazkia: Kutxabank Araski

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabank Araskik 2024ko bigarren garaipena eskuratu zuen asteburuan, Gironari 72-65 irabazita, Made Urietaren taldearentzat ondo hasi ez zen neurketa iraultzea lortu eta gero. Lehen laurdenean, 20 puntura arteko desabantaila izatera iritsi ziren, baina azkenean, Marta Hermidaren lan bikainak lagunduta, berdeek irabazi zuten. Izan ere, Kutxabank Araski apurka-apurka hobera egiten joan zen, eta joera horri eutsi zion amaierara arte.

Lointek Gernikak, ordea, ezin izan zuen Valencia Basket Endesa Ligako egungo liderrarekin, eta 72-59 galdu zuen 16. jardunaldiko norgehiagokan. Etxekoak gogor presionatzen hasi ziren defentsan; beraz, Gernikako boskoteak ez zuen baloia ondo mugitzea lortzen. Lehen laurdena Valencia Basket aurretik zela bukatu zen (14-9); nahiz eta Lucas Fernandezek entrenatzen duen taldea atsedena baino lehen aurretik jarri (27-32), valentziarrak izan ziren berriz nagusi, eta puntuak etxean geratu ziren.

IDK Euskotrenek ere ez zuen zorterik izan Salamancan Perfumerias Avenidasi egindako bisitan. Lehen laurdenari berdinduta ekin zion, bi taldeek jokaldi onak eginda, baina bigarren laurdenaren bukaeran, salamancarrek abantaila hartu zuten, eta hala jarraitzeko gai izan ziren Azu Muguruzaren taldeari erraz aurre eginez. Horrenbestez, Perfumerias Avenidaren garaipen sendoa utzi zuen jardunaldiak: 81-50.

Endesa Ligako sailkapenari dagokionez, seigarren dago IDK Euskotren, Lointek, zazpigarren, atzetik duela. Kutxabank Araski, bestetik, hamargarren dago, 23 punturekin, IDK eta Lointekengandik 2 puntura.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 09:00 - 12:00 MENDI LASTERKETAK | Aloñako igoera
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena