20:33

Saskibaloia

Endesa Liga

IDK Euskotren nagusitu da urteko azken euskal derbian, Lointek Gernika 59-77 garaituta

EITB Media

Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Bizkaikoa Endesa Ligako 14. jardunaldiko partidan.

0:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotrenek irabazi du Lointek Gernika Bizkaiaren aurkako euskal derbia, 59-77ko emaitzarekin. Gipuzkoako taldea hasieratik amaieraraino izan da nagusi, eta garaipena bereganatu du Endesa Ligako 14. jardunaldiko partidan.

Horrenbestez, IDK Euskotrenek 6. postuan itxi du 2023a eta Koparako txartela bermatu du; Lointek Gernikak, aldiz, 7. postuan esan dio agur urteari.

Gipuzkoako taldea jaun eta jabe izan da hasieratik. Hala, lehen bost minutuetan, zortzi puntuko abantaila lortu du (2-10). Ondoren, etxekoek ezin izan dute erreakzionatu, eta lehen laurdena IDK Euskotrenen aldeko 8-21eko emaitzarekin amaitu da.

Bigarren laurdenean, Gernika-Lumoko taldea hobeto aritu da, eta aldea murriztea lortu du, hamar puntura gerturatzeraino (24-34). Hala ere, laurdenaren azken txanpan, IDK Euskotren nagusitu da berriro, eta Donostiako taldea 13 puntuko errentarekin heldu da atsedenaldira (27-40).

Atsedenaldiaren ostean, neurketako gidoia ez da aldatu. IDK Euskotrenek izan du jokoaren aginte-makila, eta Lointek Gernika ezinean ibili da. Ondorioz, talde bisitariak 14 puntuko aldearekin ekin dio azken laurdenari (41-55).

Azken hamar minutuetan, Donostiako taldeak ondo kudeatu du aurretik lortutako abantaila. Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan du aldea murriztu, ez da partidan sartu, eta, azkenean, IDK Euskotrenek bereganatu du garaipena (59-77).

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena