22:22

Saskibaloia

Emakumezkoen Endesa Liga

Araski eta Gernika garaile atera dira 7. jardunaldian, eta IDK-k porrot egin du

EITB Media

Kutxabank Araskik 64-56 irabazi dio Kanaria Handiari eta Lointek Gernika 44-80 gailendu zaio Bembibreri. Bestalde, IDK Euskotrenek 62-73 galdu du Estudiantesen aurka.

  • Lointekeko jokalari bat. Argazkia: Lointek Gernika

    Lointekeko jokalari bat. Argazkia: Lointek Gernika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak garaipena lortu dute Emakumezkoen Endesa Ligako zazpigarren jardunaldian; IDK Euskotrenek, aldiz, ezin izan dio Estudiantesi irabazi.

Kutxabank Araskik bigarren garaipena lortu du Ligan, Kanaria Handiaren aurka 64-56 irabazita. Lehen saskiraketak aurkarienak izan diren arren, arabarrek hartu dute partidaren gidaritza eta, partzial on pare batekin, puntu bikoitzarekin joan dira atsedenaldira (36-18).

Aldageletatik bueltan kanariarrek aldeak murriztu dituzte 0-14ko partzialarekin. Gauzak zail jarri zaizkie euskaldunei, eta Kanaria Handiak markagailua berdindu die (48-48), baina azken minutu onek eta 9-0eko partzial batek garaipena lortzeko balio izan diete.

IDK Euskotrenek, bere aldetik, ez du zorte bera izan, eta porrota jaso du Estudiantesen aurka (62-73). Partida hasieratik jarri zaie kontra, eta jokoaren erritmoa hartzen ari zirela zirudienean, 0-12ko partzialak hasierako puntura bidali ditu berriro atsedenaldian (31-40).

Hirugarren laurdenak gauzak okertu besterik ez ditu egin talde gipuzkoarrarentzat, bisitariak markagailuan gero eta urrunago zeudela ikusi baitute. Azken laurdenean aurpegia ematea lortu dute, baina beranduegi zen egoerari buelta emateko.

Azkenik, Lointek Gernikak garaipen zabala lortu du Bembibreren etxean, 44-80. Etxekoak izan dira aurrea hartu dutenak eta lehen minutuetan nagusi izan dira, baina bizkaitarrek harrapatu egin dituzte lehen laurdena amaitu aurretik. Bigarrenean, 0-20ko partzialarekin, partida bideratuta joan dira atsedenaldira (24-47).

Aldageletatik bueltan, Lointekek abantaila mantentzea beste lanik ez du izan, eta azken minutuetan aldea ia puntu bikoitzeraino handitu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena