12:26

Saskibaloia

Endesa Liga

Lehen garaipena Kutxabank Araskirentzat, eta porrota IDK Euskotren eta Lointek Gernikarentzat

EITB Media

Celtari irabazi ondoren, Arabako taldeak bolada txarra alde batera utzi du, eta pozik joan da selekzioen geldialdira. IDK Euskotrenek ligako bigarren porrota jaso du Valentzia Basketen aurka, eta Lointek Gernikak galdu egin du Barçaren aurka.

  • Kutxabank Araski

    Kutxabank Araski Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabank Araskik, bost porrot jaso ostean, Ligako lehen garaipena eskuratu du Celtaren aurka. Gasteizko taldea nagusi izan da ia partida osoan zehar, eta Celta Zorka Recalvi mendean hartu du 61-66ko emaitzarekin. Galiziarrek azken laurdenean ezarritako zonaldeak bakarrik jarri ditu kinka larrian Made Urietaren neskak. Bada, garaipen honekin, Kutxabank Araskik alde batera utzi du bolada txarra, eta pozik joan da selekzioen geldialdira.

IDK Euskotrenek, bestalde, Valentzia Basket izan du aurkari Fuente San Luis pabiloian, lau garaipen eta porrot bakarreko balantzearekin. Azu Muguruzaren taldeak galdu egin du Valentziako taldearen aurka, 72-47ko emaitzarekin. Gipuzkoako taldeak, gainera, Yurena Diaz jokalaria galdu du lehen minutuetan, belaunean min hartuta.

Lointek Gernikak ere galdu du, Barça CBSren aurka (68-71). Lointek Gernikaren bigarren zatiaren hasiera bikaina izan da, eta partida berdintzear egon da, baina Bizkaiko taldearen azken hirukoek huts egin dute, eta Ligako lehen porrota jaso dute etxean, Malosten.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena