09:53

Saskibaloia

LF ENDESA LIGA

Lointek Gernikak eta IDK Euskotrenek garaipena lortu dute; Kutxabank Araskik irabazi gabe jarraitzen du

EITB MEDIA

Talde gasteiztarrak galdu egin zuen Murtzian (77-67), eta ezin irabazita jarraitzen du denboraldi honetan. Gipuzkoako taldeak, bestalde, aise irabazi zuen Vigon, Celtaren kontra (55-93), eta Lointek Gernikak ere ez zuen hutsik egin Baxi Ferrolen aurrean (63-64).

  • F ENDESA LIGAko partida Celta Zorka eta IDK Euskotren taldeen artean. Argazkia: IDK

    F ENDESA LIGAko partida Celta Zorka eta IDK Euskotren taldeen artean. Argazkia: IDK

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emakumeen Endesa Ligako euskal taldeek lehen jardunaldiko emaitzak errepikatu zituzten bigarren jardunaldian ere; hau da, garaipenak IDK Euskotren eta Lointek Gernikarentzat, eta porrota Kutxabank Araskirentzat.

Donostiako taldeak erraz irabazi zuen Vigon, Celta 55-93 mendean hartuta. Lehen laurdena 12-13 amaitu zuten arren, bigarrenean 0-5eko partziala alde zutela hasi ziren IDK Euskotrenekoak. Etxekoak Musa nigeriarraren bidez aurreratzen saiatu ziren, baina Tunstullen jaurtiketa libre batek eta Yurenaren hiruko batek 26-41 jarri zuten markagailua atsedenaldirako hogei segundo baino geratzen ez zirela. Azkenean, 26-43 bukatu zuten lehen zatia, Tunstullek beste bi jaurtiketa libre saskiratu ostean. 

Bi taldeen saskiratzeak tartekatuz hasi zen bigarren zatia, baina IDK Euskotrenek abantailari eutsi zion. Westerikek eta Tunstullek markagailuan ordura arteko tarte handiena jartzea lortu zuten (20 puntu), hirugarren laurdena bukatu baino bost minutu lehenago. Masseyren hiruko batek, ordea, alde hori areagotu zuen. Azken aurreko laurdena 45-67koarekin amaituta, bizi jokatzen jarraitu zuen Donostiako taldeak, denboraldiko bigarren garaipena etxera eramateko: 55-93.

Lointek Gernika Bizkaiak ere irabazi egin zuen, 63-64, Baxi Ferrolen aurka, norgehiagoka borrokatu batean. Lehen bi laurdenetan, Gernikako taldeak ez zuen asmatu: lehen laurdena 14-10 atzetik amaitu zuten, eta bigarrena, 35-22. Aldageletatik pasa eta gero ere, Lointekek erasoan arintasuna erakutsi gabe jarraitu zuen, baina Gaby Nikitinaiten jokoak markagailua estutu zuen: 43-30. Apurka-apurka, Angie Bjorklunden bi jaurtiketa librek eta Itziar Ariztimuñoren hiruko batek garaipenerako borroka estuan sartu zituen bizkaitarrak azken laurdenean: 46-42. Bergerren lana ezinbestekoa izan zen azken unean 63-64ko emaitzarekin nagusitzeko. 

Kutxabank Araskiri kosta egiten ari zaio denboraldiko lehen garaipena etxeratzea. Izan ere, 77-67 galdu zuen Gasteizko taldeak Murtzian, Hozono Global Jairisen aurreko neurketan. Made Urietaren neskek ezin izan zioten Arica Carterren lanari eutsi, nahiz eta etengabe saiatu.

Izan ere, Carter nagusi izan zen murtziarren eraso guztietan, eta atsedenera 42-29 irabazten iritsi ziren. Azken hamabost minutuetan, Kutxabank Araski buru-belarri aritu zen beharrean, baina, Jairisek gogor erantzun zionez, ezin izan zion egoerari aurre egin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 Zuzenean 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena