Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

20:00

Lau eta erdikoa

Lau t'erdiko finala

Jokin Altunak bere laugarren txapela jantzi du, maila kaskarra eman duen Etxeberriari irabazita (22-9)

L. E. A. | EITB MEDIA

Amezketakoa neurketa osoan izan da aurretik markagailuan. Nafarra, aldiz, ezinean aritu da, bere lehen final handia jokatzearen presioak gaindituta.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jokin Altuna da Lau T'erdiko txapeldun berria, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean Peio Etxeberria 22 eta 9 mendean hartuta. Amezketako aztiak kaiolan irabazten duen laugarren txapela da, 2017an, 2020an eta 2021ean irabazitakoen ondoren.

Ziurrenik, gipuzkoarrak gutxien sufrituta irabazi duen finala izan da gaurkoa, aurkariak egindako hutsengatik gehiago, berak asmatutakoengatik baino. Izan ere, Peio Etxeberriak ez du aurreikusitako maila eman, orain arte egindako txapelketa bikaina kontuan izanda. Urduritasunak eta presioak lotuta ibili da nafarra, eta Altuna ez du apenas estutu. Gainera, Peiok ondo daki Altuna Lau T'erdian mendean hartzea zer den, distantzian jokatutako aurreko hiru partidetan zenoztarra gailendu baita.

Lehen tantoak azkarrak eta lehia gutxikoak izan dira. Altunak sakearekin hasi du partida, eta 3 eta 0 aurreratu da laster batean. Peiok aurre egin dio eta 3 eta 2 hurbildu da, baina hori izan da 2022ko txapeldunordeak neurketa osoan aurkaria hurbilen izan duen momentua.

Tanteo eta joko azkarrak Altunaren alde egin du, eta, ondorioz, Peiok ez du aurrekoetan egin dituen partida hasiera onak errepikatzeko modurik izan.

9 eta 1eko partzialari esker, Altuna 12 eta 3 jarri da aurretik lehen atsedenaldi luzearen aurretik. Finala erdi erabakita zegoela zirudien. Norgehiagoka oso aldapan gora jarri zaio nafarrari, Jokin lasai eta oso zentratuta jokatzen aritu baita. Peiok, aldiz, egoerari nola aurre egin asmatu ezinda ibili da eta, gainera, huts nabarmenak egin ditu partidan zehar.

Minutuek aurrera egin dute, eta tantoak gorri joan dira, bata bestearen atzetik. Peiok ez du errestoan asmatu, txapelketa osoan arlo horretan maisu aritu den arren. Datu esanguratsua: Altunak zortzi tanto egin ditu sakez 2023ko Lau T'erdikoan errestoan ondoen aritu den pilotariaren aurka.

Finala, erabakita

17 eta 4koarekin, esateko gutxi egon da kantxan, Etxeberriak miraria behar baitzuen egoera iraultzeko. Eta ez da horrelakorik gertatu. Altunak Etxeberriaren eskuma zigortu du, aurkaria hor makal zebilela ikusita.

Lau T'erdiko txapeldun berriak ere ezusteko txiki bat eman du, 20 eta 9koarekin aldageletara sartu da, medikuarekin, 19-2koan hormaren kontra sorbaldan kolpea hartu ostean; udatik arazoak eman dizkion sorbaldan egin du min, hain zuzen.

Baina txapelak ez dio ihes egin, eta garaipena amezketarrarentzat izan da, 22 eta 9ko emaitzarekin. 27 urterekin, Jokin Altunak 13 final jokatu ditu dagoeneko Lau T'erdikoa, Buruz Burukoa eta Binakakoa kontuan izanda, eta 7 txapel jantzi ditu, horietariko lau, kaiolan.

Finala, tantoz tanto: 1-0, 2-0, 3-0, 3-1, 3-2, 4-2, 5-2, 6-2, 7-2, 8-2, 9-2, 9-3, 10-3, 11-3, 12-3, 17-5, 17-6, 18-6, 19-6, 19-7, 19-8, 20-8, 20-9, 21-9, 22-9.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena