Txapeldunen Liga
Frantziarren arteko lehia
Erredakzioa
Bi talde frantziarrak izango dira aurrez aurre Emakumezkoen Txapeldunen Ligako bigarren finalerdian. Parisko taldeak Arsenal kanporatu du (2-1), eta Lyonek garaipena lortu du Bayernen aurka (2-1).
Irene Paredes baloia hartzeko lehian, PSG - Arsenal norgehiagokan. Argazkia: EFE
Olympique Lyonek eta Paris Saint-Germainek jokatuko dute Emakumezkoen Txapeldunen Ligako bigarren finalerdia, larunbat honetan jokatu dituzten final-laurdenetako partidak irabazi ostean.
Beraz, datorren asteazkenean (20:00 CET), talde frantziarren arteko lehia hartuko du San Mamesek. Duela egun gutxi, bi talde hauek jokatu zuten Frantziako Kopako finala, eta PSG nagusitu zen penalti jaurtiketetan.
Irene Paredes euskal futbolariaren taldeak, PSGk, garaipena lortu du Arsenalen aurka (2-1) final-laurdenetan. Marie-Antoinette Katotok aurretik jarri du Parisko taldea 15. minutuan, baina Bethany Meaden golari esker berdindu du neurketa Londreseko taldeak. Azken txanpan, 77. minutuan, Paris Saint-Germainek lortu du garaipena, Signe Bruunen golari esker.
Bayern Munichen eta Olympique Lyonen arteko lehia (1-2) ere emozioz betetakoa izan da. Txapeldunen Liga sei aldiz irabazi du talde frantziarrak eta ondo jokatu ez duen arren, Bayern kanporatzea lortu du. Nikita Parrisek eta Amel Majrik sartu dituzte talde frantziarraren golak, eta Carolin Simonek sartu du Bayernen gola.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa