Reala
Osasun txostena
EITB Media
Realeko jokalariak min hartu zuen irailaren 1ean, EA Sports Ligako 4. jardunaldian, Getaferen kontrako neurketan. Klubak jakinarazi duenez, erdilariari berragertu egin zaio martxoaren 27an jasan zuen lesioa.
Brais Mendez, REaleko jokalaria. Argazkia: EITB Media
Brais Mendez Realeko jokalariak min hartu zuen irailaren 1ean Coliseuean jokatutako Getaferen aurkako (0-0) partidan, EA Sports Ligako 4. jardunaldian.
Realak jakinarazi duenez, Braisi berragertu egin zaio martxoaren 27an izan zuen bosgarren metatartsianoaren oinarriko haustura. Klubak ez du jakinarazi zein izango den jokalariak jokatu gabe emango duen tartea.
Horrez gain, adierazi du erdilariaren lanerako itzulera mailakatua izango dela; hau da, lesioaren ezaugarrien eta sintomen bilakaeraren araberakoa.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa