17:26

Reala

F Liga

Jensenek, Arnaizek eta Bernabek ez dute Realean jarraituko

EITB Media

Iris Arnaizek, Synne Jensenek eta Alejandra Bernabek talde txuri-urdineko jokalari izateari utziko diote, klubak jakinarazi duenez.

  • Arnaiz, Bernabe eta Jensen

    Arnaiz, Bernabe eta Jensen. Argazkia: Reala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak jakinarazi du Iris Arnaiz, Synne Jensen eta Alejandra Bernabe jokalariek ez dutela Realean jarraituko. Beraz, ekainaren 15ean, Levante Las Planasen aurka, 2023-2024 denboraldiko F Ligako azken jardunaldiko partida jokatu ondoren, talde txuri-urdineko jokalari izateari utziko diote.

Iris eta Synne Realaren emakumezkoen lehen taldearen historiako sailkapen onena lortu zuen taldeko kide izan ziren: 2021-2022 denboraldian bigarren izan ziren F Ligan. Bernabe, aldiz, 2022-2023 denboraldian heldu zen Realera, Chelseak utzita. Klubera iritsi zirenetik, jokalari garrantzitsuak izan dira hirurak. Debuta egin dute Txapeldunen Ligan, eta Superkopako zein Erreginaren Kopako txapeldunorde izan dira.

Klubak eskerrak eman dizkie egindako lanagatik, eta etorkizunerako onena opatu die.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena