Reala
33. jardunaldia
EITB MEDIA
Madrilgo taldeak hurrengo asteartean, hilaren 30ean, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida izango du, eta horregatik egin dute aldaketa. Alaves-Celta larunbateko 18:30ean izango da, hilaren 27an, Atletico Madril-Athletic larunbateko 21:00etan, eta Granada-Osasuna ez da aldatu.
Mikel Oyarzabal eta Carvajal, duela urtebeteko Reala-Real Madril partidan. Argazkia: EFE.
2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako 33. jardunaldiko Reala-Real Madril partida apirilaren 26an jokatuko dute azkenean, ostiralez, 21:00etan, Ligak ostegun gauean iragarri duenez. Madrilgo taldeak hurrengo asteartean, hilaren 30ean, Munichen, Bayern aurkari, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida izango du, eta horregatik egin dute aldaketa. Alaves-Celta eta Atletico Madril-Athletic partidetan ere izan dira aldaketak; aurreikusita zegoenez, larunbatean jokatuko dituzte, hilaren 27an, baina, hurrenez hurren, 18:30ean eta 21:00etan, azkenean.
Hasiera batean, Reala-Real Madril partida larunbaterako zegoen aurreikusita, baina ostiralean jokatuko dute. Hala, Realaren aurkariak beste atseden egun bat gehiago izango du Txapeldunen Ligako partidaren aurretik.
Osasuna-Granada partidan, aldiz, ez dago inolako aldaketarik; apirilaren 28an jokatuko dute, igandez, 16:15ean.
EA Sports Ligako 33. jardunaldia: behin betiko ordutegiak
Apirilaren 26an, ostiralez, 21:00etan: Reala-Real Madril
Apirilaren 27an, larunbatez, 18:30ean: Alaves-Celta
Apirilaren 27an, larunbatez, 21:00etan: Atletico Madril-Athletic
Apirilaren 28an, igandez, 16:15ean: Granada-Osasuna
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa