20:21

Reala

Ofiziala

Kieran Tierneyk Realean jokatuko du denboraldi honetan, Arsenalek utzita

Agentziak | EITB MEDIA

Donostiako klubak urtebeterako itxi du akordioa. Horrez gain, erosteko aukera ere adostu du.

  • Kieran Tierney Realaren elastikoa soinean duela. Argazkia: Real Sociedad

    Kieran Tierney Realaren elastikoa soinean duela. Argazkia: Real Sociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kieran Tierney ezker hegaleko jokalaria Realean arituko da denboraldi honetan, Arsenalek utzita. Klub txuri-urdinak urtebeterako itxi du akordioa. Premier Leagueko eskaintzak izan dituen arren, txuri-urdinen proposamena onartzea erabaki du.

Tierneyk 26 urte ditu, eta moldakorra izateagatik da ezaguna; izan ere, nahiz eta gehienetan ezker hegalean jokatu, erdiko atzelari gisa ere aritzen da, bost atzelariko eskemetan. Une honetan, Aihen Muñozek eta Diego Ricok jokazen dute ezker hegaleko gisa Imanol Alguacilen taldean, baina litekeena da Ricok taldea uztea abuztuaren 31 baino lehen, Tierneyren fitxaketaren ondoren.

Realak aurtengo udako merkatuan egin duen laugarren fitxaketa da Tierneyrena, aurretik iritsi baitira Arsen Zakharyan, André Silva eta Hamari Traoré.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena