18:47

Reala

Europa Liga

Erroma, Realaren aurkaria Europa Ligako final-zortzirenetan

I. G. | EITB Media

Joanekoa martxoaren 9an jokatuko da, 18:45ean, Erroman, eta itzulikoa hilaren 16an, 21:00etan, Donostian.

  • Erroma vs Reala

    Erroma vs Reala. Argazkia: UEFA Europa League

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Erromaren aurka jokatuko du Europa Ligako final-zortzirenetan, ostiral honetan Nyonen (Suitza) egindako zozketaren arabera. Joaneko partida martxoaren 9an jokatuko da, 18:45ean, Erroman, eta itzulikoa hilaren 16an, 21:00etan, Donostian.

Donostiarrak zuzenean pasa ziren txapelketako hurrengo fasera, E multzoko lehen postuan geratu ondoren. Manchester United, Sheriff Tiraspol eta Omonia Nicosia izan zituzten aurkari.

Horretarako, jokatutako sei partidetatik bost irabazi zituzten eta, Manchester Uniteden aurkako multzoen faseko azken partida galdu arren (0-1), multzoko lidertza ziurtatu zuten.

Multzoen fasearen ondoren, aste honetan eta aurrekoan play-offak jokatu dira Europako Ligan multzoko bigarren postuan geratu ziren taldeen eta Txapeldunen Ligan hirugarren geratu zirenen artean. Partida horien emaitzetatik atera dira jada ontzian zeuden taldeen aurkariak, Erroma barne.

Bestalde, talde italiarrak final-zortzirenetarako txartela lortu du ostegun honetan Salzburg talde alemaniarra 2-0 mendean hartuta play-offetan, joaneko partidako 1-0eko emaitza negatiboari buelta emanez. Jose Mourinhok zuzentzen du talde erromatarra, eta Diego Llorente Realeko jokalari ohia du bere taldean.

FINAL-ZORTZIRENETAKO PARTIDAK

Union Berlin – Union Saint Gilloise

Sevilla – Fenerbahçe

Juventus – Freiburg

Bayer Leverkusen – Ferencvaros

Sporting Portugal – Arsenal

Manchester United – Betis

Erroma – Reala

Shaktar Donetsk - Feyenoord

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena