23:10

Reala

EUROPA LIGA

Realak berriro irabazi dio Sheriffi (3-0), eta hurrengo faserako txartela ziurtatu du

I. G. | EITB MEDIA

Sorlothen, Ricoren eta Navarroren golak Imanol Alguacilen taldearen nagusitasun handiagoaren saria izan dira.

  • Diego Rico bere gola ospatzen

    Diego Rico bere gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Reala Europa Ligako hurrengo fasera sailkatu da, Sheriffi arazorik gabe irabazita (3-0).

Sorlothen, Ricoren eta Navarroren golak Imanol Alguacilen taldearen nagusitasun handiagoaren saria izan dira, partidako ordu erdia igarota bat gehiagorekin jokatu duena, epaileak Zohouri kaleratu ondoren txartel hori bi aterata.

Reala izan da baloia monopolizatu duena atzean babestutako Sheriff baten aurrean, gehiago arduratu dena tarteak ixteaz kontrako atea bilatzeaz baino.

Hasierako hamaikakoan berritasunetako bat izan da Turrientes, falta jaurtiketa altu batekin lehen abisua eman duena. Sorlothek beste jaurtiketa batekin jarraitu du, eta Braisek hiru zutoinen arteko lehen jaurtiketa egin du.

Realaren nagusitasuna nahikoa ez balitz, Zohourik, txartel horia zuena, kolpe bat eman dio Ricori aurpegian, bigarren txartel horia jasoz, eta bere taldea bat gutxiagorekin utziz.

Hala ere, bat gehiagorekin, Realak nolabaiteko argitasun falta izan du zelaiko azken herenean, eta aldagelan berdinketarekin ikusten zenean Sorlothen golarekin topo egin du. Norvegiarrak baloi bat hartu du eskuin hegalean, eta Celeadnic gainditu du jaurtiketa batekin.

Bigarren zatian, Imanolek harrobiko Karrikaburu eta Navarro jokalariak sartu ditu.

Braisek, berriz ere distiratsu, ia bigarrena egin du eskuadrara zuzenean zihoan jaurtiketa batekin. Jarraian, Karrikaburuk indarrez errematatu du, baina Moldaviako taldearen atezainak ondo gelditu du.

65. minutura arte itxaron behar izan da Realak partida erabakita utzi arte. Turrientesen orientazio aldaketa baten ondoren, Navarro aurretik utzi du, Ricoren etorrera ikusi, eta azken horrek baloia errematatu du 2-0koa egiteko.

Navarro eta Karrikaburu hirugarrenaren bueltan ibili dira, 81. minutuan iritsi dena Guevararen erdiraketa baten ostean. Kubok buruz jarri du area txikira Navarrok barrura bultza zezan.

Horrela, Realak hurrengo faserako sailkapen matematikoa lortu du. Hurrengo jardunaldian Zipren egiten duena egiten duela ere, nahikoa du etxean Manchester Uniteden aurka berdintzea multzoko lehen postua izateko eta final-zortzirenetarako kanporaketa saihesteko.

Fitxa teknikoa

3 – Reala: Remiro; Aritz (Arambarri, 74. min), Le Normand, Pacheco, Rico; Guevara, Turrientes, Brais (González de Zárate, 61. min), Silva (Navarro, 46. min); Carlos Fernandez (Karrikaburu, 46. min) eta Sorloth (Kubo, 61. min).

0 – FC Sheriff Tiraspol: Celeadnic; Guedes, Armel, Kiki (Ignatov, 85. min), Radeljic, Kpozo; Diop, Mudasiru, Badolo; Pernambuco (Da Silva, 74. min) eta Rasheed (Vizeu, 80. min).

Golak: 1-0, 45. min. Sorloth. 2-0, 65. min: Rico. 3-0, 81. min. Navarro.

Epailea: Enea Jorgji. Zohouri kaleratu du bi txartel horirekin (33. min). Txartel horia atera die Rico (Reala) eta Mudasiru (Sheriff) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena