19:36

Reala

Santander Liga

Take Kuboren golak lehen puntuak eman dizkio Realari

I. G. | EITB MEDIA

Jokalari japoniarrak lehen zatian sartu du partidako gol bakarra Cadizen etxean, talde txuri-urdinarentzat Ligako lehen hiru puntuak lortuz.

  • Take Kubo gola ospatzen taldekideekin

    Take Kubo gola ospatzen taldekideekin. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Take Kubo erdilari japoniarrak 25. minutuan sartutako gol bat nahikoa izan da Realak garaipenarekin hasteko 2022-23 denboraldia, Cadiz mendean hartu ondoren partida uneoro kontrolpean izanda.

Talde donostiarrak lehen zatian izan duen aukerarik onena baliatu du 0-1ekoa jartzeko. Bigarrenean ere 0-2koa jartzeko aukera batzuk izan ditu, baina emaitzarik gabe oraingoan, eta horrek bizitasuna eman dio Cadizeko taldeari berdinketa bilatzeko.

Berehala berdindu ahal izan du Cadizek, baina Faliren jaurtiketa, Remiro lurrean zela, kornerrera desbideratu du Merinok.

Aldageletatik igaro ondoren, Realak partida nahi zuen tokian zuen, erabat kontrolatuta. Atzean ez du estutasunik izan bere defentsaren sendotasunari eta erasoko eraginkortasun eskasari esker.

Baina Alguacilen mutilek ez zuten emaitzarekin espekulatu nahi, eta batzuetan kronometroarekin jokatu arren, partida itxiko zuen bigarren gol bat bilatu dute.

Chok partida erabakita uzteko aukera izan du, baina Ledesmak jaurtiketa gelditu du. Reala nagusi izan den partida bateko azken jokaldia izan da.

Fitxa teknikoa

0 - Cadiz: Ledesma, Zaldua (Diarra, 85. min), Chust, Luis Hernandez, Espino, Jose Mari (Alarcon, 64. min), Fali, Perea (Mabil, 46. min), Arzamendia (Ivan Alejo, 64. min), Lucas Perez (Negredo, 72. min) y Lozano.

1 - Reala: Remiro, Aritz, Zubeldia, Le Normand, Diego Rico (Aihen, 80. min), Zubimendi, Merino (Illarramendi, 78. min), Kubo (Barrenetxea, 78. min), Brais Mendez, Silva (Cho, 78. min) e Isak (Karrikaburu, 84. min).

Gola: 0-1, 24. min: Take Kubo.

Epailea: Isidro Díaz de Mera. Txartel horia atera die Zaldua (m.44), Lucas Pérez (45. min), Ivan Alejo (69. min) eta Fali (85. min) Cadizeko jokalariei eta Brais Mendez (85. min) eta Illarramendi (97. min) Realeko jokalariei. Txartel gorria atera dio 75. minutuan Sergio Dorado Cadizeko prestatzaile fisikoari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Araba Euskaraz: Erkiaga-Del Rio vs Barandika-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena