Reala
Zigorra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Horrela, Espanyolen eta Real Madrilen aurkako partidak galduko ditu jokalari txuri-urdinak, joan zen jardunaldian Valentziaren kontrako partidan txartel gorria ikusi ostean.
Aritz Elustondo, gol bat ospatzen, Mikel Merinorekin batera. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Aritz Elustondo Realeko jokalariari Valentziaren aurkako partidan (0-0) txartel gorria ikusi ostean
Epaileak kalera bota zuen defentsa txuri-urdina partida horretako 76. minutuan, aurkari bati ostiko bat emateagatik lurretik "gehiegizko indarra erabiliz".
Jokalariak partida bat zigorra beteko du txartel gorri horregatik, eta beste bat "kirol-ordena onaren aurkako jokabideengatik"; izan ere, epaileak aktan jaso zuenez, "kanporatua izan ondoren eta aldageletara bidean, baloikada bat bota zuen aldageletarantz, erabakiarekin desadostasuna adierazteko".
Horrela, Imanol Alguacilekin titular gisa aritzen den atzelariak ezin izango du parte hartu Espanyolen aurkako hurrengo partidan, ezta Real Madrilek abenduaren 4an Reale Arenara egingo bisitan ere.
Gainera, Realak isuna jasoko du neurketan zehar gertatutako "ordenaren alterazio arinengatik".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa