15:06

Reala

Aurrekontuak

Realak 136 milioiko diru-sarrerak aurreikusi ditu, inoizko handienak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Taldeak aurreko denboraldiko kontuak negatiboan itxi ditu, lehen aldiz Jokin Aperribay iritsi zenetik, 4,5 milioiko defizitarekin pandemia dela eta.

0:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak 136 milioiko aurrekontua aurkeztuko die bazkideei denboraldi honetarako, inoizko handiena, aurreko denboraldiko kontuak negatiboan itxi ostean, lehen aldiz Jokin Aperribay iritsi zenetik, eta 4,5 milioiko defizitarekin pandemia dela eta.

Aperribay presidenteak prentsaurreko batean azaldu ditu bazkideek abenduaren 14ko batzarrean ezagutuko dituzten zenbaki handiak, eztabaidaren erdigunean covidaren eragin ekonomikoa izango dutelarik.

"Realaren kontuetan dagoen covid efektuak hiru ekitalditan izango du eragina. Iraganean txarteldegiek eta bazkideek zero diru-sarrera izan zituzten, eta ez zen kobratu Iqoniqek (babesle nagusia) ordaindu behar zigun kopurua (800.000 euro), baina hori guztia batuz gero, egin genuen aurrekontuaren barruan egongo ginateke", adierazi du Realeko presidenteak.

Aperribayk klubaren ondare garbia 77 milioikoa dela esan du, eta talde txuri-urdinak "25 eta 30 milioi euro artean" sartzeari utzi izana deitoratu du.

21-22 kanpainarako aurrekontua 133 milioikoa izango da, eta horrek 2,4ko etekina utziko du aurreikuspenak betetzen badira. Lehen plantillako gastua 67 milioikoa da eta telebista bidezko diru-sarreren aurreikuspena 72 milioikoa.

Gainera, Aperribayk esan du Realak ez duela jokalaririk saldu behar aurrekontuak egokitzeko, ez aurten, ez datorren urtean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena