23:26

Reala

SANTANDER LIGA, 2. JARDUNALDIA

Realak eta Real Madrilek hutsean berdindu dute neurketa ireki batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi taldeek aukera argiak izan dituzte golak sartzeko, baina markagailuan ez da mugimendurik izan. David Silvak debuta egin du Realarekin.

  • Mikel Oyarzabal, baloiarekin.

    Mikel Oyarzabal, baloiarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Realak eta Real Madrilek hutsean berdindu zuten partida parekatu batean, baina bi taldeetako edozeinek irabazi ahal izan du, azken metroetan asmatu izan balu.

Lehia oso bizirik egon da eta aukera argiak egon dira bai etxekoen alde (Alex Isak eta Barrenetxea), bai madrildarren alde (Karim Benzema eta Toni Kroos), baina Remiro eta Courtoisek gelditu onak egin dituzte,

Bigarren zatian David Silva LaLigara itzuli zen hamar urte geroago, nahiz eta erritmo falta nabaritu zuen. 
Horrenbestez, bigarren puntua da Imanol Alguacilen mutilentzat, lehendabiziko jardunaldian Valladoliden aurka lortutako berdinketaren ostean (1-1).

Fitxa teknikoa:

0 - Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Muñoz, Guevara (González de Zárate, 88. min), Merino, Portu, Oyarzabal (Januzaj, 75. min), Barrenetxea (Bautista, 75. min) eta Alex Isak (David Silva, 62. min).

0 -Real Madril: Courtois, Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Mendy, Kroos, Modric (Valverde, 69. min), Odegaard (Casemiro, 69. min), Rodrygo (Marvin, 69. min), Vinicius eta Benzema.

Epailea: Martínez Munuera. Txartel horiak: Barrenetxea eta Muñoz (Real Sociedad); Mendy eta Carvajal (Real Madril).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena