20:54

Reala

Lesioa

Zubeldiak ez du Real Madrilen aurka jokatuko belauneko lesio baten ondorioz

Agencias | Redacción

Igor Zubeldia Realeko jokalariak II graduko bihurritua du eskuin belaunean eta ez da igandean jokatzeko prest egongo. Klubak ez du zehaztu sendatze-epea zein izango den.

  • Igor Zubeldia

    Igor Zubeldia, Kokeren ondoan, iazko Ligako Atletico Madril-Reala partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igor Zubeldia Realeko jokalariak II graduko bihurritua du eskuin belaunean, klubak ostegun honetan argitaratu duen mediku-txostenak jakinarazi duenez. Ez da Real Madrilen aurka jokatzeko prest egongo.

Erdilari txuri-urdinak min hartuta utzi zuen asteazkeneko lansaioa, eta lesioa zein den zehazteko froga osagarriak egin ostean, eskuin belaunean bihurritua duela jakinarazi du Realak. Ondorioz, igandean ez du Real Madrilen kontra jokatuko.

Realak ez du zehaztu Zubeldiaren sendatze-epea zenbatekoa izango den, eta jokalaria lesioaren bilakaeraren arabera itzuliko dela lanera adierazi du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena