18:12

Futbola

Paris 2024 Futbola

Espainia final-laurdenetara igaro da Ibai Gomez eta Amorebietaren Dominikar Errepublikari irabazita (1-3)

EITB MEDIA

Espainiako selekzioak Parisko Olinpiar Jokoetako final-laurdenetarako txartela lortu du. Uzbekistani irabazi zion (1-2) lehen jardunaldian, eta Dominikar Errepublikari gailendu zaio gaur, Fermin, Baena eta Miguel Gutierrezen golei esker.

  • Espainiako selekzioko jokalariak garaipena ospatzen Argazkia: EFE

    Espainiako selekzioko jokalariak garaipena ospatzen Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako gizonezkoen futbol selekzioa Dominikar Errepublikari gailendu zaio larunbat honetan (1-3), Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako gizonezkoen txapelketako multzoen faseko bigarren jardunaldian, Fermin Lopezek 24. minutuan, Alex Baenak 55. minutuan eta Miguel Gutierrezek 74. minutuan sartutako golei esker.

Dominikarren gola, bere historiako lehena Olinpiar Jokoetan, Angel Montes de Ocak sartu du, buruz, 38. minutuan.

Horrela, Santi Deniaren mutilek aurreikuspenak bete dituzte gizonezkoen torneo olinpikoko bigarren partidan Ibai Gomezen taldeari irabazita; izan ere, Espainiak arazoak izan ditu 46. minutuan Azcona kanporatu duten arte, Cubarsiri eraso egin eta gero.

Espainia da final-laurdenetarako sailkatu den lehen taldea, eta Egiptoren aurkako multzoen faseko hirugarren partida tramite hutsa izango du. Beraz, Santi Deniak jokalari garrantzitsuei atsedena emateko aukera izango du, baita lehen bi jardunaldietan aukera gutxien izan dituztenei minutuak emateko ere.

Fitxa teknikoa:

1 - Dominikar Errepublika: Enrique Boesl; Francisco Reyes Marizan (Jose de Leon, 79. min), Edgar Pujol, Luiyi de Lucas (Josue Baez, 90. min), Joao Urbaez, Nelson Lemaire (Rafael Nuñez, 59. min); Omar de la Cruz (Oscar Ureña, 59. min), Ángel Montes de Oca, Heinz Morschel, Edison Azcona eta Nowend Lorenzo (Peter Federico, 46. min).

3 - Espainia: Arnau Tenas; Juanlu Sanchez, Eric Garcia, Pau Cubarsi (Jon Pacheco, 66. min), Juan Miranda (Miguel Gutierrez, 66. min); Pablo Barrios (Adrian Bernabe, 66. min), Fermin Lopez (Diego Lopez, 77. min), Alex Baena (Beñat Turrientes, 77. min); Aimar Oroz; Sergio Gomez eta Abel Ruiz.

Golak: 0-1: Fermin Lopez, 24. min. 1-1: Angel Montes de Oca, 38. min. 1-2: Alex Baena: 55. min. 1-3: Miguel Gutierrez, 74. min.

Epailea: Adel al-Naqbi. Edison Azcona Dominikar Errepublikako jokalaria kaleratu du (46. min) eta txartel horia atera die Espainiako selekzioko Pau Cubarsi (47. min) eta Jon Pachecori (93. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena