Futbola
KONFERENTZIA LIGA
O. Z. A. | EITB Media
Hondarribikoa Aston Villa Ingalaterrako taldearen teknikaria da, eta zaldibartarra, Olympiakos greziarrarena.
Unai Emery eta Jose Luis Mendilibar euskal entrenatzaileak aginduak ematen. ARGAZKIAK: EFE
Unai Emery eta Jose Luis Mendilibar euskal entrenatzaileek indarrak neurtuko dituzte Konferentzia Ligako finalerdietan. Aston Villak gogotik sufritu zuen sailkatzeko; izan ere, penaltietan gainditu zuten Lille, neurketa 2-1 galdu ondoren. Fenerbahceren eta Olympiakosen arteko kanporaketa ere penaltietan erabaki zen. Greziarrek 3-2 irabazi zuten joaneko partida, baina etxetik kanpo 1-0 galdu ondoren, hamaika metroetatik argitu zuten zeinek egingo zuen aurrera.
Horrela, Aston Villaren eta Olympiakosen arteko finalerdietako kanporaketaren joaneko partida maiatzaren 2an jokatuko da, ostegunean, 21:00etatik aurrera. Itzulerako norgehiagoka, berriz, maiatzaren 9an izango da, Georgios Karaiskakis futbol zelaian.
Unai Emeryk zein Jose Luis Mendilibarrek badakite zer den Europako txapeldun izatea, biak ala biek Sevillarekin altxatu baitzuten Europa Ligako garaikurra. Finala Atenasen jokatuko da, 2024ko maiatzaren 29an.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa