Futbola
ERREGINA KOPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Horiek dira asteazken arratsaldean Madrilen egindako zozketatik ateratako norgehiagokak. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko dute, urtarrilaren 13 eta 14ko asteburuan.
Erregina Koparen final zortzirenetako zozketa egin dute. EFE
Asteazken arratsaldean Madrilen egindako Erregina Koparen final zortzirenetako zozketaren arabera, Alavesek Atletico Madrilen kontra jokatuko du, etxeko talde gisa, Realak Sporting Huelva izango du aurkari, etxetik kanpo, eta Athleticek Madril CFF hartu beharko du mendean, etxeko talde bezala. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko dute, urtarrilaren 13 eta 14ko asteburuan.
Honako hauek dira zozketan erabakitako kanporaketa guztiak:
Alaves-Atletico Madril
Athletic-Madril CFF
Sporting Huelva-Reala
Alba Fundazioa-Bartzelona
Real Oviedo-Granadilla Tenerife
Betis-Real Madril
Levante Las Planas-Sevilla
Valentzia-Levante
Horrenbestez, Lehen RFEFeko Alavesek txapelketako egungo txapelduna izango du aurkari, alegia, Atletico Madril, eta F Ligako Realak eta Athleticek maila goreneko beste bi talderen aurka jokatuko dute.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa