Futbola
EA Sports Liga
EITB Media
Bilboko entrenatzaileak 2025eko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du Andaluziako taldearekin.
Gaizka Garitano. Argazkia: EITB Media
Gaizka Garitano da Almeriako entrenatzaile berria, klubak igande honetan, urriaren 8an, jakinarazi duenez. 48 urteko bilbotar entrenatzaileak 2025eko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du.
Garitanok esperientzia handia du, talde hauek zuzendu baititu bere ibilbidean: Eibar B, Eibar, Valladolid, Deportivo, Bilbao Athletic eta Athletic Club. Bizkaitarrak Eibar zuzendu zuen 2021-2022 eta 2022-2023 denboraldietan. Gainera, bi sasoi horietan igoera lortzetik gertu egon zen armaginekin, baina, azkenean, ez zuen lortu maila gorenera igozteko helburua.
Almeria EA Sports Ligako (1. Maila) sailkapeneko azken postuan dago 3 punturekin, oraindik ez du norgehiagokarik irabazi eta salbaziotik 5 puntura dago. Azken bi jardunaldietan Alberto Lasarte izan da Almeriako entrenatzailea. Lehenago, Vicente Moreno kargugabetu zuen Andaluziako klubak.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa