13:52

Futbola

Denboraldiaurrea

Alavesek mendean hartu du Osasuna (2-3), Taxoaren

EITB Media

Arabako taldeak garaipena bereganatu du Nafarroakoaren aurka 2-3ko emaitzarekin, Taxoaren jokatutako denboraldiaurreko partidan.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 2-3ko emaitzarekin menderatu du Osasuna ostiral honetan, abuztuaren 4an, bi taldeek Taxoaren jokatutako denboraldiaurreko norgehiagokan.

Partidako 10. minutuan, Ante Budimir Osasunako aurrelariak izan du abagunea, baina haren erremateak langa jo du. Hiru minutu geroago erantzun du Alavesek, eta Sedlarrek 0-1ekoa jarri du markagailuan, Duartek erdiratutako baloia sare barrura errematatuta.

Neurketako 21. minutuan, epaileak Arabako taldearen aldeko penaltia adierazi du, Unai Garciak area barruan Simeoneri egindako falta zigortuta. Miguel de la Fuentek ate barruan sartu du baloia (0-2), hamaika metroetatik jaurtiketa eginda, eta Alavesen abantaila handitu du.

Ondoren, Alavesek azkar jokatu nahi izan du, eta Osasunak baloiaren jabetza izan. Hala, atsedenaldira iristeko 15 minutu falta zirenean, Budimirrek gorritxoen desabantaila murriztu du (1-2), Muñozen erdiraketa baliatuta.

Lehen zatiko azken txanpan lortu du Osasunak lehia berdintzea. Moi Gomezen jaurtiketak zutoina jo du, baloia arean solte geratu da eta Javi Martinezek gola sartu du (2-2).

Bigarren zatia hasi bezain laster, Alavesek aurrea hartu du berriro. Miguel de la Fuentek 2-3koa jarri du markagailuan, gorritxoen atzelarien hutsa baliatuta.

Geroago, Aitor Fernandez atezainak Gasteizko taldearen laugarren gola saihestu du, Miguelen aurkako buruz burukoan gailenduta. Osasunak aldaketa bakarra egin du, eta gorritxoek nekea igarri dute neurketaren amaieran.

Fitxa teknikoa:

2– Osasuna: Aitor Fernández; Peña, Unai Garcia, Herrando, Mojica (Adama, 76. min); Muñoz; Ruben Garcia; Javi Martinez, Pablo Ibañez, Moi Gomez; Budimir.

3– Alaves: Sivera (Owono, 46. min); Abqar (Rebbach, 70. min), Joseda (Egoitz, 46. min), Sedlar (Rafa Marin, 46. min), Duarte (Abdallahi, 71. min); Guevara (Guridi, 46. min); Benavidez (Blanco, 46. min), Javi Lopez (Eneko, 88. min), Rioja (Alkain, 46. min); Giuliano (Sylla, 46. min), Miguel (Maras, 70. min).

Golak: 0-1, Sedlar (13. min); 0-2, Miguel (21. min); 1-2, Budimir (29. min); 2-2, Javi Martinez (36. min); 2-3, Miguel (46. min).

Epaileak: Imanol Irurtzun Artola, Roberto Dominguez Rubio eta Mikel Ballano Roldan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena