Futbola
ERREGE KOPA
A. A. | EITB MEDIA
Gorritxoek eta zuri-gorriek elkarren aurka jokatu dut finalaren aurreko azken kanporaketan, joaneko partida Sadarren eta itzulerakoa San Mamesen.
Guruzeta eta Aridane lehian, aurtengo denboraldiko Athletic - Osasuna derbian. Argazkia: EFE
Errege Kopak azken txanpari ekingo dio, eta, hartara, astelehen honetan lehiaketa horretako finalerdietarako kanporaketak zozketatu dira, eta honako hauek izango dira neurketak:
Martxoak 1, asteazkena: Osasuna – Athletic Club (21:00)
Martxoak 2, osteguna: Real Madril – Bartzelona (21:00)
Apirilak 4, asteartea: Athletic Club – Osasuna (22:00)
Apirilak 5, asteazkena: Bartzelona – Real Madril (22:00)
Azken aurreko txanda honen formatua partida bikoitzera jokatu da, beraz, Sadarrek eta Santiago Bernabeuk joaneko partidak hartuko dituzte, eta San Mamesek eta Spotify Camp Nouk itzulikoak. Real Madrilek Kluben arteko Munduko Txapelketan parte hartuko duenez, eta horrek finalerdietako joaneko kanporaketek hasiera batean izan behar zituzten datei eragiten dienez, Espainiako Futbol Federazioak kanporaketen datak aldatzea erabaki du. Horrela, martxoaren 1ean eta 2an jokatuko dira finalaurreko horien lehen norgehiagokak, eta apirilaren 4an eta 5ean, bigarrenak.
Osasunak Sevilla kanporatu zuen (2-1) final-laurdenetako kanporaketan fase honetara heltzeko, luzapena behar izan zuen partidan. Bestalde, Athleticek Valentzia gainditu zuen (1-3) etxetik kanpo finalerdietara sartzeko.
Kanporaketa honetan, aurkako zelaian sartutako golek ez dute balio bikoitzik izango; horrenbestez, bi taldeek bi neurketak golekin berdinduta amaitzen badute, etxean edo etxetik kanpo sartzen dituzten alde batera utzita, luzapena jokatu beharko dute.
Hiru aurrekari gorritxoen eta zuri-gorrien artean
Gorritxoek eta zuri-gorriek Kopan elkarren aurka jokatzen duten laugarren aldia izango da hau, eta orain arte talde bilbotarraren alde erabaki dira guztiak. Bizkaitarren eta nafarren arteko lehen aurrez aurrekoa 1955-1956 denboraldiko final-laurdenetan izan zen. Orduan, zuri-gorriek 4-1 irabazi zuten San Mamesen jokatutako joanekoan, eta finalerdietara pasa ziren San Juanen bian berdindu ostean.
Dagoeneko desagertuta dagoen Iruñeko zelaian jokatu zen 1960-1961 denboraldiko lehen kanporaketako joaneko partida ere. Osasunak 1-0 irabazi zuen etxean Fusteren golarekin, baina Athleticek markagailua irauli zuen San Mamesen, Zorriketak eta Iturriagak egindako golekin (2-0).
Athleticen eta Osasunaren arteko Kopako azken kanporaketa 2008-2009 denboraldiko final-zortzirenetan izan zen. Sadarren Walter Pandianik eta Fernando Llorentek lortutako berdinketaren ostean, bilbotarrek 2-0eko emaitzarekin lortu zuten txartela 'Katedralean'. Igor Gabilondo eta Ion Velez izan ziren lehia hartako golegileak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa