23:50

Futbola

Wembleyera

Ingalaterra finalera Suediari 4 eta 0 irabazita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sarina Wiegmanen taldeak Frantzia edo Alemaniaren aurka jokatuko du finalean Wembley estadio mitikoan.

  • Ingalaterrak Wembleyen jokatuko du finala.

    Ingalaterrak Wembleyen jokatuko du finala. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ingalaterrako emakumezkoen futbol selekzioak 4-0 garaitu du Suedia, eta bere herrialdean jokatzen ari den Eurokopako finalerako txartela lortu du.

Sarina Wiegmanek zuzentzen dituenak, Eurokopa irabazteko Ingalaterrarentzat bere hirugarrena izango den finalera iristea lortu dute. Aurretik, 1984an Suediaren aurka (penaltietan) eta 2009an Alemaniaren aurka (6-2) galdu dute.

Suediak ondo hasi zuen partida. Aukera asko sortu zituen. Hala ere, Stina Blacksteniusek lehen 20 minutuetan izandako bi aukerak zukutu ez, eta garesti ordaindu dute eskandinabiarrek. Ingalaterrak, berriz, izandako lehen aukeran, gola egin du.

Mead izan da ordu erdia pasata, Bronzeren asistentzia aprobetxatuta, Ingalaterraren lehen gola sartu duena. Meadek, ateari bizkarra emanez zela, baloia ukitu batekin orientatu eta, boleaz, markagailua ireki du bere taldearentzat.Une horretan, Suediak amore eman du. Atsedenaldiak ez du ezer onik ekarri Gerhardssonek zuzendutakoentzat, eta berehala jaso dute bigarrena. Oraingoan, paperak trukatu dituzte: Meadek korner bat atera eta Bronzek buruz errematea egin du, baloia sareratuz.

Russok, baloia takoiarekin jota, Ledvig Lindahl atezainaren hanken azpitik, norgehiagoka erabakita utzi du. Kirbyk sartu duen laugarren golarekin, ospakizuna lehertu da Sheffieldeko Brammal Lane estadioan. Hala ere, Ingalaterrarekin historia egitea espero duen eszenatokia Wembley izango da. Bertan jokatuko da finala uztailaren 31n. Alemania edo Frantzia izango da britainiarren aurkaria.

Fitxa teknikoa:

4 - Ingalaterra: Earps; Bronze, Bright, Williamson, Daly (Greenwood, m. 87); Stanway (Scott, m. 87), Walsh; Mead (Kelly, m. 86), Kirby (Toone, m. 79), Hemp, White (Russo, m. 57).

0 - Suedia: Linhald; Ilestedt (Andersson, 1. m. 55), Sembrandt (Bennison, m. 76), Eriksson, Glas; Angeldal (Seger, m. 51), Asllani, Björn; Rolfö, Blackstenius eta Jakobson (Kaneryd, m. 52).

Golak: 1-0, m. 34: Mead; 2-0, m. 48: Bronze; 3-0, m. 68: Russo; 4-0, m. 77: Kirby.

Epailea: Esther Staubli (Suitza). Txartel horia erakutsi die Björni (K. a. 73) Suediaren aldetik, eta Stanwayri (m. 85) Ingalaterraren aldetik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    26 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (3. etapa)
    27 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Araba Euskaraz: Erkiaga-Del Rio vs Barandika-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena